Enplegu eta Trebakuntzako lau ikastaro egingo, Eskualdeko Enplegu Planaren baitan

07.03.13
Ekonomi Sustapena

Ermua eta Mallabiko udalek hirurogei pertsona trebatuko dituzte Eskualdeko 1ngo Enplegu Planaren baitan. Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lanbidek, 130.300 euro esleitu du garapen ekonomikorako eta tokiko esparruan enplegua sortzeko proiektuak susta ditzaten. Planaren baitan enplegu eta trebakuntzako proiektuak, ekintzailetzakoak eta trebakuntza espezializatukoak garatuko ditugu. Proiektuok bi eremuren barne daude, lehena telekomunikazioak eta zuntz optikoa eta, bigarrena, mendekotasun egoeran dauden pertsonei zerbitzuak eskaintzekoa.

Enplegu eta trebakuntza atalean zuntz optikoko 15 instalatzaile prestatuko dira bi ikastaroetan, bata oinarrizkoa –etxeetan instalazioak egiten ikasteko- eta bigarrena aurreratua –sarearen jarraipena eta seinaleak neurtzen ikastekoa-. Andoid 4.0 eta HTML 5.0 lenguaietan programatzen ikastekoak beste 15 pertsona trebatuko dira eta, azkenik, kopuru berbera izanen da mendekotasun egoeran dauden pertsonei zerbitzuak eskaintzekoan.

Ikastaroak laster hasiko dira eta guztian Trebakuntza eta Enpresak Sustatzeko Izarra Zentroan gauzatuko. Izen emateak eta argibideak Toki Garapen Alorrak Bizkaia Etorbidea 15ean duen ‘Torreta Etxea’ egoitzan emango dira. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2ak bitartekoa da, eta telefono zenbakia 943 17 91 51, hain zuzen ere.

Segidan trebakuntza proiektu bakoitzaren datuan laburbiltzen dituen fitxak uzten dizuegu PDF formatuan. Eta informazio gehiagoko lasterbideaz baliatuz, ikastaroen berri ematen den mikrositearen atalera joateko lotura uzten.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik