Korrikaren ibilbidea Ermua, kilometroz kilometro

19.03.13
Euskara

Biharko asteazkenean, arratseko seiak eta hamarren inguruan XVIII. Korrika Ermutik pasako da. Lasterketa herrikoia Mallabikotik etorriko zaigu, Urtia induatrialdetik eta 3302 errepidetik behera, Zearkale igaroz VI. Mendaurrenan gora egingo botikaren parean eskumara hartu eta Zubiaurretik jaisteko. Ondoren Valdespina markesetik segiko du, udaletxe aurretik pasaz, Izelaietatik Ardinarruko aldapara joko du, Goienkalen zehar jarraitzeko, Gaztela-Leongo elkarteraino joango da, non, berriro ere, ezkerretara egin, eta Zubiaurretik behera joango den ondoren, BBK-ko izkinan Valdespina hartuko berriz, Izelaietatik jarraitu eta Nagusien egoitza ondotik eta trenbide azpitik 634 nazionalera ateratzeko. Hortik, Errotabarri, horetala etab Gizpukoa Etorbidean behera egingo du, Unibertsitate Laborala zenaren errotondatik pasa eta Eibarkoei lekukoa eman artean.

Antolatzaileek lasterketarekin bat egingo duen jende andana espero dute. Ikusmina handia da, edizio honetan egokitu zaigun ordutegia ere bai, lan- eta eskola-ordutegian amaituak izango baititugu. Horrez gain, aurreikuspenak dioenez eguraldia ere lagun izango dugu ez baitu euririk egingo eta hotz-bero atsegina izango baitugu. Edizio bakoitzean egin legez, Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Ongarai eta Sallabente ikastetxeek Korrika txikia antolatu dute. 15:30etan hasiko dute lasterketa Sallabente ikastetxean eta 16:00etarako plazan elkartuko dira. Ibilbidea onodkoa izanen da; Sallabenten hasi, trenbide azpitik sartu eta Goienkalera irudi dendara artean, bertatik eta ezkerrerantz segiz Seigarren Mendeurrenetik San Pelaiorantz. Eroski aurretik pasa eta Zurich tabernan ezkerrera egingo du lasterketak Diputazio kaletik merkaturen eraikineraino. Puntu horretan Seigarren Mendeurrena hartuko da berriz, Zubiaurretik herriko plazara sartzeko.

Hogeita sei elkarteetako ordezkari eta kideek, herriko kilometroen ibilbidea beteko dute 18 errelebo emango dituztelarik

Lauretan haur berbena hasiko. Ordu erdi beranduago txokolate-jana eskainiko dute Alargun Elkartekoek. Bostetan musika eskolakoek kalejira musikala ekingo dute. Seiak laurden gutxitan larrain-dantza dantzatuko Txindurrikoekin. Lekukoa iritsi artean itxaron egingo da. Hori pasa ondoren, zazpietan Irulitxak kalejira hasiko du. Iluntzeko zortzi eta erdietan korrika afaria egingo da merkatu plazan. Norberak bere jakiak eraman beharko ditu.

Korrikaren edizio honetan herriko hogeita sei taldek parte hartuko dute. Talde horien ordezkariak lekukoa pasako diote bata besteari eta guztien artean, Ermuko udalerriko mugen barne korrituko diren kilometroak beteko dituzte. Ermuak lekukoa ibilbidearen 1473. kilometroan hartuko du, Urtia industrialdeko ‘Egui’ enpresaren aurrean. Bertan hartuko du EAJ taldeak, erreleboei hasiera emanez ondoren. Jarraituko den ordena ondorengoa da: udal langileak eta euskara zerbitzua; Euskal Birusa/Bertso Eskola; Tenneco enpresako langileak/Tenneco berrikuntza atalekoak; Herrira, Emakumeen asanblada eta Emakumea Sustatzeko Zentroaren ikasle ohiak; Alboka musika eskola; Txindurri; Ikastolako GE; Irulitxa fanfarrea; Infreñu taberna; Barça eta Errealeko elkarteetako zaletuak; ELA Tenneco; Herri Muga elkarteko Athletic zaleak; Elkarte Gastronomikoak (Arari, Egarri, Txalaparta, Erretena, Urdiñak, Malengo), Ermuko irakasleak, Artarrai mendi taldeak eta UNI-BHI zentroko irakasleak.

 

Halaber, Korrikari ekarpena egin dioten ostalaritza eta merkataritzako establezimendu ugari ditugu herrian, horiek guztiak ‘Korrikalagun’ kartela jaso dutelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik