Saharar herriaren ‘El oasis de la memoria’
Ermuko Saharaui Herriaren Lagunak-Amigas y Amigos del Pueblo Saharaui “HAGUNIA” Elkarteak Udalari “El oasis de la memoria” ikerketa lana dohaintzan eman dio Udal Liburutegirako. Lan honetan Carlos M. Beristain egileak memoria historikoa eta giza-eskubideen egoera Mendebaldeko Saharan berreskuratu nahi ditu.
Ermuar gehienek Saharar herriko historia eta tragedia ezagutzen dute eta, honez gain, urtero, herri honen erresistentzia Bizilagun Errefuxiatuen Kanpamentuetan, “hamandan”, Tindufen (Algerian) mantentzeko hainbat ekintza eta kanpainatan elkartasuna eta laguntza azaltzen dute. Eta liburu honekin marrokiar ejerzitoaren inbasioa eta ekimen honek Saharar Herriari eragin dion sufrimendua ezagutzeko aukera eman nahi diogu Ermuko herriari. Gertaera hauek duela 37 urte edo gutxiago jazo ziren, dio Maria Rosario Arrizabalagak, HAGUNIA Elkarteko bozeramaileak.
Txosten hau bi liburukitan dago banatuta. Lehenengoak giza eskubideen urratzearen analisia egiten du eta bigarrenak giza eskubideen urratzeak biktimengan izan duen eragina, ume eta emakumeen ikuspegi eta bortxakeria sexuala barne.
Lan honen balioa elkarrizketarako giza eskubideen urraketaren biktimek eman duten testigantzaren indarra eta egiazkotasunean datza, diote Hegoatik (E.H.Uko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua) lanaren egileek.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"