Udal bitartekaritza zerbitzua premiadun diren familei etxebizitza alokatzen laguntzeko

16.04.13
Gizartea

Udalak etxebizitzen jabe direnen eta krisialdiaren eraginez etxea behar dutenen pertsonen arteko bitartekaritza lana egingo du. Zerbitzua porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden familientzako plan integralaren baitan txartatuko da, inor kale gorrian gera ez dadin. Udalak bitartekaritza lana egingo du eta jabeei bermatuko die, besteak beste, etxebizitzako ondasunak, hileroko ordainketak kobratzea, pisuaren artapen edo kontserbazioa eta, gertatuko balira, izaten diren kalteen konponketa eta ordainketa. Zerbitzu hori 827/2013 zenbakidun alkate-dekretu bidez onartu da eta horren berri eman zen udalbatzak egindako azken osoko Bilkuran.

Zerbitzuaren helburua ondokoa da: porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden famili edo pertsonentzako arrazoizko prezioan hutsik eta erabilerarik gabe dagoen etxebizitza aloka diezaiela. Udalak bitartekaritza egingo du, pisua egokiro tratatu eta zainduko denaren eta ordainduko denaren bermea gain hartuko. Neurriak itxita eta erabilerarik gabe izan daitezkeen etxebizitzak agerrarazi nahi dira, bizi dugun une larriari aurre egiteko. Fernando Lecumberri zinegotziak horrela dauden etxebizitzen jade direnei dei egin zien ekimenarekin bat egin dezaten. Gizrte Ekintza alorreko arduradunak “zailtasunak dituzten eta benetan larri daudenekiko elkartasuna” eskatu zuen.

Zerbitzuaz baliatu ahal izango duten perstonek

Gain etorritako zailtasun ekonomiko puntualengatik zorpetzeko maila objektiboki gainditu izan duten pertsona edo familiak, beren ordainketei aurre egin ezin dutenak. Aipatutakoek oraingo egoeraren aurretik ondasun eta kontsumoari dagokionez koherenteak izan direla kreditatu beharko dute. Hau da, fede oneko zordunak izan eta egoera eragiteko asmorik ez dutela izan.

Gizarte-laguntzako udal zerbitzuek eskatzaile diren familien egoera baloratuko dute. Nolanahi ere, profesionalek luzatutako txotenetan egoerari epe ertainean buelta emateko aurreikuspena dagoela adierazi beharko dute.

Prozedura eta mekanismoaren funtzionatzeko duen modua

Porrot ekonomikoa izateko arriskua duten familiak atenditzeko Plan Integralaren baitan dagoen ekimen honi atxiki nahi duten etxebizitza jabeek, Abiapuntu sortu den erregistroan izena eman beharko dute. Udal teknikariek etxebizitza ikuskatu eta haren egoera eta bizigarritasuna baieztatzeko. Ikuskapen positiboa denean Plan Integralean txertatxeko eta alokatze-prezioaren inguruko proposamena luzatuko dute. Prezioa ezin izango da 450 euro hiletik gorakoa izan.

Etxebizitza jabeak teknikarien balorazio ekonomiko eta baldintzaren ingurukoak ezagutuko dituzte, bitartekaritzarekin aurrera jarraituko duten ala ez erabaki beharko dutelarik. Baiezko kasuetan hitzarmena sinatuko dute, etxebizitzaren egoera, dauden ondasunen zerrenda, erabilgarri dagoen epea-muga eta, kalterik ordainketa kalerik izanez gero, horren konponketa edo ordainketa Udalak gain hartuko dituen baldintza idatziz jasoz.

Prozedura berari jarraiki, Udalaren eta errentan hartzen duen familia edo pertsonaren artean beste hitzarmen bat sinatuko da, hilero ordaindu beharreko diru kopurua, mantenu-artapenaz, hasierako baldintzetan aldaketak gertatu gero horiek gizarte-laguntza zerbitzuari jakinazteko beharraz, berralokatzeak egiteko debekuaz eta amaierak matxuratutakoa konpontzeko konpromisoa jasotzeko.

Aipatutikoa sinatu eta gero, alokatze-kontratu berezia luzatuko da. Udalaren egitekoa bitartekaritza eta tutoretza izanen dira.

Zerikusia duten agiriak

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo