'Mugi' izeneko aholkularitza zerbitzua abian dago, herriari aurkeztu eta gero

19.04.13
Kirolak

Ermuarrak zorioneko izateko arrazoi bat gehiago dugu. Doako zerbitzu berri bat eskaintzen dizkigu kirol zinegotzigoak oro har herritarroi eta, bereziki, kirola egin edo fisikoki gure egoera hobetu nahi dugun guztioi. Zerbitzu berri hori jarri zaion izena Ermua Mugi! da, zeinaren egiteko nagusia jarduera fisiko eta kirolaren inguruko aholkularitza ematea izango den. Ermua Mugi! Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziaturiko teknikariak zuzendu eta atendituko du, zeinak egun Dietetika eta Nutrizioan Masterra egiten ari den.

Zerbitzuaren berri lau haizeetara emateko jarduera eta ekitaldiak amaitutzat eman dira aste honetan.

Atzokoan aurkeztu zen, arratsaldeko 6etan eginiko berariazko ekitaldian. Aurkezle eta hizlaria Zuriñe Rico izan zen, zerbitzuaren arduraduna.

Gaur goizean eta Emakumearen Topagunean egindakoaren lekukoa harturik bigarren aurkezpen ekitaldi bat egin da, Izarra Centre eraikinaren auditoriumean goizeko 11etatik aurrera. Aurkezpenean parte hartu eta hizlari izan dira Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Javier Serra medikua eta Xanti Pérez teknikaria, lankide eta kirol koordinadore dugun Antto Garcíarekin batera. Ekitaldian hogeita bost inguru lagunek hartu dute parte.

Ermua Mugi! Kirol eta jarduera fisikoan norbanakoari egokitutako aholkularitza doan eskainiko digu nahi dugun ermuarroi. Zerbitzuaren helburu nagusiak informazioa ematea, heztea eta pertsonoi bizitza modu osasungarrien inguruan aholkuak ematea, jarduera fisikoa eta kirolaren praktika erregularrak eta elikatzeko ohitura osasungarriak lor ditzagun.

Ermua Mugi!’k ondorengoa eskaintzen dizu:

 

  • Eguneroko bizitzan nahiz aisialdi denboran barneratzeko errazak diren jarduera fisikoko programa eta aukera ezberdinei buruz informazioa, aholkularitza eta pertsonalizaturiko orientazioa ematea, beti ere kirol praktika erabiltzailearen nahiei, lehentasunei eta beharrei egokituz.
  • Lehen Mailako Mediku-atentzioko Zerbitzuak burututako jarduera fisikoaren preskripzioa osotu.
  • Norbanakoari egokitutako jarduera fisikoko programak eta elikatze-orientabideak prestatzea.
  • Jarduera fisikoaren eta kirol praktikaren jarraipena, kontrola eta ebaluaketa.
  • Erabateko osasunaren hobekuntza jarduera fisikoaren praktikaren bitartez.
  • Jarduera fisiko osasuntsuari buruzko edukietan trebakuntza eta orientazioa.

Ermuma Mugi!’k barne hartzen dituen programak:

  • Sasoi fisikoaren garapenerako programak
    • Haur eta nerabeei egokitutako jarduera fisikoa
    • Sasoi fisiko osasuntsuaren mantenimendua eta hobekuntza
    • Gihar bolumenaren garapena
    • Pertsona nagusientzat egokitutako jarduera fisikoa
  • Osasuna
    • Obesitatearen kontrola
    • Patologia ezberdinetara egokitutako jarduera fisikoa: hipertentsioa, asma, kardiopatia arinak, diabetesa, etab.
    • Lan okupazioaren jarduera fisiko konpentsatzailea, alterazioak eta orno-algien prebentziorako bidean
    • Ergonomia eta postura-kontrola eguneroko bizitzan
  • Entrenamendurako eta kirol errendimendurako planak
    • Herri mailako kiroletarako sasoi fisikoaren garapena (lasterketak, taldeko kirolak...)
    • Sarbide probetarako prestakuntza fisiko espezifikoa (Udaltzaingoa, Ertzaintza, Suhiltzaileak)

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke