Familia gero eta gehiago laguntza beharrean, Elkartasun Kontseiluaren azken txostenak agertzen duenez

17.05.13
Gizartea

Geldialdi ekonomiko luzeak eta bereziki horren eragina ekoizpen sisteman enpleguan bere isla eta ondorio zuzenak izaten ari dira familietan. Egoera orokorra da, Estatuan, Erkidegoan eta baita ere Ermuan. Familia berriak zailtasunak izaten ari dira aldez aurretik hartutako konpromisoei erantzuteko eta unitatearen mantenu orokor eta hori osatzen duten kideen beharrei erantzuteko. Hori ondorioztatzen da aste honetan bertan Elkartasun Kontseiluan aurkeztu diren datuetatik. Kontseilua eratzen dute herrian lanean diharduten Gobernuz Kanpoko Erakundeak, sindikatuak, alderdi politikoak eta beste gizarte eragile hainbat. Kontseilua aldizka biltzen da, egoerari jarraipena egiteko, horrek herritarrengan duen eragina aztertzeko eta koordinatzeko. Sarea osatzen dute, etxe desjabetzeak bezalako atzera bueltatik ez duten egoera saihestu eta horren ondorioak gutxitzeko. Hori guztia porrot ekonomikoa jasateko arriskuan dauden familiak atenditzeko Plan Integralaren baitan.

Bileran aurkeztutako txostenaren arabera Ermuan laguntza beharrean dauden pertsonak eta familiak gora egin dute. Martxoa eta apirileko datuak jasotzen dituen datuen arabera, apirilean Ermuan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentako 427 espediente izapidetu dira –xehetasunak azpian dituzue PDF formatuan uzten dizuegun fitxategian-. Horrez gain, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen atalean, 264 eskari jaso dira, horiek 248 pertsona ukituaz. GLLak Eusko Jaurlaritzak zuzkitzen ditu eta aurtengoan horretarako 125.000 euro izango ditugu, apirilaren 30ean aipatu kopuruaren %82 esleituta zegoelarik. Udalak Gizarteratzea Laguntzeko ematen dituen Laguntzak ere igo egin dira. Urteko lehenengo lau hilabeteetan43 eskari jaso dira eta 35 familiei lagundu zaie, guztira 47.977,20 euro erabili direlarik horretan. Aurtengorako ditugun 100.000 euroren erdia, hain zuzen ere.

Plan Integralaren baitan aurreikusitako materien xehetasunak, grafikoak eta izenburuak, martxoko eta apirileko txosten laburtuan eskaintzen dizkizuegu ondoren, PDF formatuan.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.