Goizaldean bi pertsona atxilotu dira Ermuan, ustez enpresa batean lapurtzeagatik

29.05.13
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzain agenteek goizaldean, Eibarko Ertzain-etxeko unitateen laguntzaz, bi gizonezko atxilotu dituzte ustez herriko enpresa batean lapurtzeagatik. Urtía industrialdeko enpresan lapurtutako burdinazko pieza fojatuak atoi batean zeraman furgoneta gelditu du Udaltzaingoak.

Gertakizunaren nodik-norakoak

Gauerdia pasa eta gero, Urtia industrialdetik atoia eramanez zetorren furgonetaz mesfidantza izan dute Udaltzain agenteek. Ertzaintzaren koordinazio zentrora deitu eta ibilgailuaren datuak kontsultatu ondoren, haren atzetik jarraiki ibili dira, 634 errepide nazionalean eta A-8 autobidera sartu eta irteteko ordainlekuaren parean geldiarazi egin dutelarik.

Ertzaintzako unitateak laguntza ematera hurbildu dira. Udaltzaingoko kideek ibilgailuan zihoazen bi gaztek identifikatu eta atoian zeramatzaten burdinazko piezengatik galdetu diete, horien jatorriari buruz azalpen garbirik jaso ez dutelarik. Hainbat dei eta ikerketa egin ondoren, piezak Urtia industrialdean dagoen enpresakoak zirela eta, ustez, bertatik lapurtu dituztela ondorioztatu da.

Horren ondoren, gidari eta harekin zihoan 26 eta 34 urteko gizonak atxilotu dituzte, lapurreta delitua egotziz.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko