Sektore finantzarioaren berrantolaketak Ermuan hiru lokal utzi ditu hutsik
Ekonomiak gero eta harreman estuagoa du eta mundu guztian eragina, errealitate ukaezina da. Merkatuetan hartzen diren erabakiak, hartutako lekutik baino askoz haratago izanen dituzte bere ondorioak. Zeharkakotasuna, ezaugarri uka ezina dugu. Orain egun batzuk atzera,krisialdi ekonomikoak herriko familietan izaten ari dituen datu eta ondorioak jasotzen genituen. Herritarrok geldiune eta langabeziaren eraginak pairatzen ari gara, baina egoera guztiok ukitzen gaitu, horren lekuko direlarik gure kaleak. Egoera ekonomikoa ez da ona, zailtasun franko ditugu eta inor ez dago salbu. Erakunde finantzarioak, aseguru-etxeak eta antzerakoak ere pairatzen ari dira egoeraren ondorio zenbait.
Ermuan azken asteetan zehar hiru lokal geratu dira hutsik eta itxita, sektorean egindako enpresa berrantolaketak edo bateratzeen ondorioz. Apirilean Lagun-Aro aseguru etxeak Diputazio kaleko 14 etxabean zuen bulego itxi zuen, zerbitzu hori Caja Laboral-Euskadiko Kutxak Seigarren Mendeurrena kalean zuen egoitzan txertatuaz. Sukurtsal horrek egun duen marka Laboral Kutxa da, Ipar Kutxa kooperatibarekin elkartu baitira. Horren ondorioz, Ipar Kutxak Probaleku kalean zuen bulego eta lokala itxi egin duelarik.
Zerbait antzekoa gertatu da baita ere Gipuzkoako Kutxak (GK-k) Bizkai etorbideko 8 etxabean alokaturik zuen lokalak bere ateak itxi baitzituen apirilaren 30ean. Bezeroek eskutitz bana jaso zuten etxean, non erabakiaren berri ematen zitzaien, bertan non atendituko dituzten adieraziz. Gertaera honen arrazoia, Kutxabank entitate berria eratu izanean dago, bertara BBK, GK eta Vital zirenak bildu direlarik. Horiek horrela, Ermuan Kurtxabank erakundeak egun bi bulego ditu zabalik, eta kutxazainak dituen beste hirugarren bat baita ere.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera