Jaietan txosnak jartzeko baldintzak leundu eta Ordenantza aldatu du Udalbatzarrak
Herriko jaietan txosnak jartzeko 2012an onartu zuen araudi edo ordenantza aldatzea eta baldintzak leuntzea onartu du Udalbatzarrak. Ordenantzak iskanbila piztu zuen, Bildu taldea aurka agertuz eta baita elkarteek jarritako baldintzak gehiegi eta zorrotzegiak zirelakoan. Horren ondorioz, 2012ko Santixauetan ez zen txosnarik jarri Santa Anako parkean, inolako talde edo elkarterik ez baitzuen baimen eskaririk aurkeztu. Aurten, Ordenantzako baldintzak leundu egin dira, herriko ‘Gazte Asanbladan’ bildutako gazteekin adostu eta gero. Ordenantza aldatzea onartu zuen Udalbatzarrak egin duen azken Osoko Bilkuran. Erabakia PSE-EE, PP eta EAJ taldeen aldeko botoekin onartu zen. Bildu abstenitu egin zen eta IU-Ezker Anitzeko ordezkaria ez zuen parte hartu bilkuran.
Bildu bere botoaren zergatia azaldu zuen “gazteekin elkarlanean egon denez gero, ez dugu aurka egiterik nahi”. Iker Saenz bozemaileak, nolanahi ere, “taldea erregistratu beharraren eta ordenantza ez betetzeagatiko zigorren kontra” zegoela adierazi zuen. Saenzek “gazteriaren aldeko zela eta txosna autogestionatu eta libreen alde zegoela” esan zuen. Ordenantzan nagusik ibi gauza aldatu dira, fidantza 1.000 eutorik 100era jaitsiz eta ordutegi luzapena, itxiera goizaldeko 3etatik 5etara arte onartuaz.
Herriko jaietan ipintzen diren txosna ez profesionalen eta antzekoen esleipena eta instalazioa arautzea du oinarri eraldatu den Ordenantza. Eskaera Indarrean dagoen legediaren arabera eratuta eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Erakundeen erregistroan erroldaturik dauden eta beren egoitza Ermuan duten elkarte kulturalek, kirolekoek, aisialdikoek zein sozialek egin ahal izango dute, betiere ondorengo baldintzak betetzen badituzte. Alderdi politikoek, hauteskunde koalizio eta sindikatuek baita ere.
Interesdunek Udalaren Abiapuntu bulegoan aurkeztuko dituzte eskaerak eskabide-orri normalizatuan, kasuan den urteko uztailaren 1a baino lehen. Eskari kopuruen arabera bi zozketa egitea aurreikusi da; 8 eskari baino gehiago izanez gero, lekua esleitzeko eta bigarrena, bakoitzari eskaintzen zaion leku edo kokapena.
Txosna eguerdiko 12:00etatik aurrera ireki ahal izango da eta goizaldeko 05:00etan itxiko. Eguerditik gau erdira bitartean gehienezko igorpen akustikoko ez da 95 dezibel baino altuagoa izango, eta 24:00tik aurreraeta itxi arte 80 dezibel, gehienez ere.
Udalak ez du txosnak jartzeagatik ezer kobratuko, ez baitago inolako kanonik edo tasarik, baldintzak bete eta erabilera zuzenagatiko fidantza 100 euro izanik. Ordenantza ez betetzea zigortu egingo da eta isuna 3000 eurora artekoa izan daitekeelarik eta, gutxienez, hiru urtez ezin izango delarik beste txosna bat jarri.
Elkarteko kide bat ordezkari bat izendatuko da Udalarekin solaskide aritzeko, baimena lortzen den unetik amaierara arte. Ordezkari hori erraz aurkitzeko moduan egon beharko da jarduerek irauten duten bitartean. Helbidea eta sakelako telefonoaren zenbakia emango dute horretarako, edozein unetan harremanetan jarri ahal izateko.
Ordenantza eta horretan jasotzen diren xehetasun guztiak irakurri ahal izateko lasterbideaz balliatuz lotura uzten dizuegu PDF formatuko artxibora.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena