Urkaregi jatetxe eta Titanic epaimahaiaren saria jaso dute 2013ko pintxo lehiaketan

14.06.13
Gizartea

‘Urkaregi’ jatetxeak aurtengo pintxo lehiaketako epaimahaiaren saria eskuratu du. ‘Txangurro eta txipiroi kukurutxua’ izena daraman konposizioa saridun suertatu da. Pintxoak ondoko osagaiak zituen: txangurroa, txipiroia patata purea intxaurrekin. Bigarren postua ‘Titanic’ tabernak lortu du ‘udazken lurrin’ izeneko proposamenarekin. Hori ondoko osagaiekin egina dago: boletus onddoak, foiea eta arrautz gorringoa patatarekin. Pintxo irabazleen egile dira Andoni Doce sukaldaria eta Jesús Rodríguez otslaria dira, biek irabaztea eta saria eskuratzea zer den badakitelarik, aurreko ediziotan hautatutakoak izan baitira.

Kontsumitzaile eta bezeroek herri bozkaz esleituko duten saria bihar ezagutuko da, plazan egingo den azokaren ostean. Webgune honen bidez botoak emateko aukera zabalik egongo da gaurko gauerdira bitartean. Animatu zuen iritzi eta gustiak adieraztera. Zozketa bidez sari amengo du Lobiano Elkarteak.

Lehiaketa ostegun gauean erabaki zen, epaimahaiko kideek aurrez finalera pasatzeko aukeratu zituzten hamabi establezimenduetatik bigarrenez pasa eta pintxoa berriz dastatu eta gero. Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egiteko prozedura, egitura eta zaporea baloratu. Epaimahaikide izan dira makatzeta jatetxeko Carlos Gulín, Durangon dugun Kobika jatetxeko Koldok, eta Berrizko Gorbeia Artzaineko jabe den Patxi Marinak. Horiekin batera laguntzen Lobiano Gastronomi Elkarteko partaidea. Hirukoteak Tribuna, La Orensana, Beer Station, Urkaregi, To´Guay, Pata Negra, Titanik, Jai, Infreñu Taberna, Txalaparta Taberna, Caperos eta Haninngans establezimenduetatik pasa zen, finalerako sailkatutakoak baitziren. Epaimahaiak establezimenduek aurkeztutako proposamenen maila altua azpimarratu du, horien aurkezpen txukuna eta aukeraketa egokigatik. Aurtengoan inoiz baino establezimendu gehiagok -37ek- parte hartu dute.

Parte hartze koputua del aeta, aurten bi zatitan banatu da epaimahaia. Asteartean bi talde pasa ziren establezimendu guztietatik, beraintzat onenak ziren 12 pintxao aukeratuz finalerako. Ostegun arrtsaldean berri pasa eta dastatu zituzten horien proposamenak 1ngo eta 2. postua adostu eta esleitzeko. Bigarrena nori emane z zuten lan batera erraza izan, baina azkenean Titanic egokitu zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera