‘Social Commerce: 100 consejos para vender en Internet’ liburua aurkezteko ekitaldia Izarran
Leonard Pera ‘Social Commerce: 100 consejos para vender en Internet’ lanaren autorea Izarra Centrera etorriko da bihar, liburua aurkeztera. Aurkezpen ekitaldia eraikin berriaren Auditoriumean egingo da arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Nahiz eta krisialdi garai batean murgilduta egon, merkataritza elektronikoak gora egin zuen Espainian 2012ko laugarren hiruhilekoan, 2.656 milloi eurotako fakturazio bolumen totala lortuz, 2011ko hiruhileko berdinarekin alderatuz %10,6ko gorakada suposatzen duelarik eta 41,5 milloi operazio burutu direlarik. Erregistro honek maximo historiko berri bat suposatzen du, CMTak merkataritza elektronikoari buruz argitaratutako azken txostenaren arabera.
Zentzu honetan, sektore ezberdinetako enpresentzat merkatu birtuala ezinbesteko gune batean bihurtu da beraien fakturazioa mantentzeko edo handitzeko ahaleginean. Erosketak egiteko orduan Internetek eskaintzen duen erosotasunak, bezeroak izan litezkeen kopuruaren handitzeak, eskaintzen dituen itzultze aukerak, prezio baxuek, eta abarrek betiko salmenta sistemarentzako lehia handia suposatzen dute, eta honek egokitzapen ahaleginak eskatzen ditu lehiakortasuna mantendu ahal izateko.
Leonard Pera Cebrián enpresa zuzendaritzan lizentziatua eta IE Business Schooletik Executive MBA 2010 da. Bere MBA amaituta Interneteko eremuan proiektu ekintzaile bat sortu zuen IEko Komunikazio Politikoko Katedrarekin kolaboratzen jarraitzen zuen bitartean. Bere enpresa proiektua, Open-Ideas, Espainian Social Commercearen erreferente bihurtu da, enpresei Internet bidez saltzen eta komunikatzen lagunduaz, indar berezia gizarte estrategietan eta komunitate sortzean jarriz.
Testuinguru honetan, Leonardek "Social Commerce: 100 consejos para vender en Internet" liburua idatzi du. Elkarlanean idatzitako liburu honek, edukiak eskaintzeaz gain, koordinatzaile lanak egiten ditu, sektoreko adituez inguratu bait da enpresa eta ekintzaileentzat baliozkoa izango den erreminta bat eskaintzeko helburuarekin.
Liburuak irakurtzeko erraza den edukia eskeintzen du, teknologia eta online marketinga motibazio eta gaitasun elementuekin jasotzen dituen aholkuak eskainiz. Horrela, erabili beharreko teknoloigiei buruzko aholkuak, ordainketa bitartekoekin arazoak ekiditeko neurriak, logistikaren kudeaketarako aholkuak eta online marketingaren aspektuak (bilatzaileetan kokatzea, Interneteko publicítate kanpainak, email marketinga, eta abar) jasotzen ditu liburuak.
Uztailaren 9an, arratsaldeko 19,00tan, Izarra Centreko entzunaretoan, autoreak berak liburuaren aurkezpena egingo du enpresentzat, merkatarientzat eta ekintzaileentzat antolatutako solasaldian, Internet bidezko salmentaren giltza diren elementuak zerrendatzeko helburuarekin.
Zure izena eman nahi izanez gero, ondorengo helbide elektronikoan egin dezakezu: administracion@fundacionizarra.eu
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du