Jolasak udan are gehiago gozatzeko

09.07.13
Udal Liburutegia

Uda iristearekin batera, udal Liburutegiko Ludoteka Mugikorraren Zerbitzuak bere mailegu baldintzak aldatu ditu nahi duten pertsona guztiek udako sasoi honetan jolasez disfrutatu daitezen Liburu eta ikus-entzunezkoekin bezala, maileguan etxera eraman daitezkeen jolas kopurua eta epeak luzatu egin dira, norberaren beharretara egokituz.

Guztira 64 jolas dira Ludoteka Mugikorrean eskaintzen direnak. Euskeraz nahiz erdarazko jolasak daude: Adibide batzuk: Pasapalabra, Quién es quién, Hula hop, Altxorrak eta Lapurrak, Bolos, Euskopolis eta Mikado, esaterako.

Zerbitzu hau, Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak eta udal Liburutegiak antolatuta, 2013ko apirilaren amaieran martxan jarri zen eta geroztik 120 mailegu kudeatu ditu.

Jolasak maileguan eraman ahal izateko, Udal Liburutegira joan eta bazkide-txartela erakutsi besterik ez da behar. Nahi dituzun beste jolas eraman daitezke eta uda osoan horietaz gozatu, iraila arte itzuli behar ez direlako.

Jolasen katalogoa Udal Liburutegian bertan edo webgune honetan txertatzen den mikrosite propioan kontsultatu daiteke.

Animatu zaitez, orain badaukazu uda honetan baduzu zure aisialdiaz gozatzeko beste aukera bat.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat