Imagen
Koadrilen arteko jokoei hasiera emango zaie
15.07.13
Kultura eta Gazteria
Herriko Santixau jaiak gurekin ditugu. Atzokoan eman zitzaion hasiera programa ofizialari 3ko areto-futbol partidekin eta Blood-Bowl txapelketarekin. Gaur koadrilen arteko jokoei emango zaie hasiera. Gaur arratsalderako proba bi iragarrita daude, artabauruen bilketa eta pepino lehiaketa, hain zuzen ere. Biak lasterketa dira, lehenengoan artaburuak biltzean datza eta bigarren kasuan, proba izen bereko barazkia izter artean hartuta errelebutako lasterketa korritzean datza. Lasterketa honetan egoera barregarri eta konprometitu bat baino gehiago suertatzen ohi da.
Gauean musikaz gozatu ahal izango dugu, Harresian zulo taldearen emanaldiarekin. Egunerko jarduerak ondorengoak dira:
- Arratsaldeko 6etan, Lobiano Kultur Gunean, Galiziako Kultur Zentruak “Nós mesmos. Galiziako elkatergintza migrazioan” erakusketa irekiko du.
- Arratsaldeko 7etan, Orbe Kardenalaren plazan, artaburu eta pepino lehiaketek emango diete hasiera Txarangen Batzordeak antolatutako txarangen arteko jokoei.
- Gaueko 10,30ean Valdespina Markesaren parkean, kontzertua Harresian zulo taldearen eskutik. Antolatzaile: Komite Internazionalistak.
Santixau jaien egitarau osoa PDF formatoan.
Lotutako albisteak
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu