Noranzko biak mantenduko dira Ongarain Udalak erabakian atzera egin baitu
Noranzko biak mantenduko dira Ongarai auzoan Gure Etxea eraikin ohitik Anaitasun ikastola eta Vialvera doan bide tarteko zatian, Udalak hartutako erabaki eta neurrian antzera egin duelako. Tokiko Gobernu Batzordeak hala erabaki zuen atzo goizean egindako bileran, auzia eguneko gai-zerrendan premiazko izaeraz sartu eta gero. Organuaren ustez “hau bezalako eta mugikortasunari buruzko gaiak eztabaida sakonagoa behar dute eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barne txertaturik egon”.
Gure Etxea eraikin ohitik Anaitasun ikastola eta Vialvera doan bide tarteko zatian noranzko bakarra –igotzeko- erabakiak eztabaida eta haserrea piztu du Ongarai auzoko bizilagunen artean, erabakiak ukitutako herritarrak komunikazio eta informazio eskasa edo batere izan dutelako nagusiki.
Udalak kasu honetan hartutako neurria erabakitzeko eskuduntzak izanda ere, begi-bistakoa da, horretarako dituen arrazoiak eta oportunitatearen testuingurua azaldu beharrean dagoela, horrela egin ezean, ulergarria izan zitekeena ulertezin bilakatzen delako. Ez da zilegi.
Udalak egindako hanka sartzea gain hartzen du eta ukitutako pertsona guztiei barkamena eskatzen die
Horiek horrela, udalak egindako hanka sartzea gain hartzen du eta, ondorioz, erabakiak ukitutako pertsona orori barkamen publikoa eskatzen diegu. Aldi berean erabakia bertan behera uzten dugula iragartzen dugu, interesaturik egon daitezkeen pertsona guztiekin parte hartze prozesuari ekiteko, informazio guztia izan ostean objektibotasun eta askatasun osoz beren iritzia ematerik izan dezaten.
Hiri Antolamenduko Plan Nagusia oso aproposa izan daitekeela uste dugu Helburu hori bete ahal izateko, horren berrikusketan bete-betean murgildurik baikaude. Berrikusketa prozesua hitz egin eta eztabaidatzeko aproposa dela deritzogu, horren barne lehentasuna pertsonei edo automobilei eman behar diogula, espaloi zabal edo estuagoak egin beharra dugula, edo bidegorriak egin edo ez, denon artean erabakitzeko. Gai horien eta egin zirkulazio eta aparkalekuen inguruan ditugun arazoen inguruko erantzunaren arabera, eraiki nahi dugun hiri eredua nahitaez aldatu eta moldatuko baita.
Hortaz, horren inguruko herritarren parte hartze prozesuari ekin aurretik informazioa aurreratzeko xedez, jarraian Ongarai auzoan noranzkoak egokitzearen inguruko proiektuaz dugun txostena oso-osorik uzten dizuegu PDF formatuan guztion ezagutzarako. Txosten hori eta bertan landutako argudioak askoz lehenago argitara eta lau haizetera zabaldu behar genituen, Ongarain inolako aldaketarik egin aurretik.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena