Emaitza onak 'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpainan

30.07.13
Udal Liburutegia

''Irakurri, gozatu eta oparitu'' kanpainaren antolatzaileeen balorazioa oso positiboa da. Zazpigarren edizio honek pasa den ekainaren 30ean amaitu zuen eta hainbat pertsonek parte hartu dute euskerazko liburuak maileguan eramaten. Hori dela eta, aurtengo kanpainan jasotako fitxa kopurua eta mailegatutako euskerazko liburu kopuruak apur bat handitu dira.

Herriko elkarte, udal liburutegi, eta Euskadiko liburutegieT laguntzaz Topaguneak antolatutako kanpaina hau apirilaren 23an, - Liburuaren Eguna-, martxan jarri zen.

Ermuan, Euskal Birusa, Xiripot Liburudenda, Maribel Liburudenda eta Udal Liburutegia izan dira eragile partaideak.

Hileroko zozketak

Apirila eta maiatzean parte hartu zuten guztien artean zozketa bat egin zen ekainaren 1ean, eta beste bat uztailaren 1ean ekaineko parte-hartzaile guztien artean. Saritutakoak Julen Postigo eta Aitzol Redondo izan ziren, zeintzuk Liburutegiak emandako 3 liburuen sorta, eta Xiripot Liburudenda edo Maribel Liburudendan euskerazko liburuak lortzeko 30 euroko txekea.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat