'Santixauak' jaien udaltzaingoaren balorazioa positiboa da

01.08.13
Hiritarren Segurtasuna

Aurtengo Santixauak bukatu eta gero udaltzaingoak egindako jaien balorazioa positiboa izan da. Urtero egiten den polizia-agente hedatzea herritarren segurtasunarekin lotutako istiluak aurten ere kontrolatzeko gai izan da.



Aurten iaz baino esku-hartze gutxiago egin dira

Udaltzaingoak egindako esku-hartzeak honakoak izan dira: jai-lekuetan seinaleak jarri ditu eta han zeuden ibilgailuak kendu ditu, txarangen kalejira, sokamuturraren lekua, suziriak eta kirol-probak kontrolatu eta antolatu ditu. Dena den, aurten iaz baino esku-hartze gutxiago egin dira. Hain zuzen ere, ez da legez kontrako janari eta edarien bide-dendaritza posturik detektatu, hasieratik presioa egiteagatik.

Udaltzaingoak pasa den uztailaren 24an asteazkenean esku hartu behar zuen Ongarai eta Goienkale kaleetako bi edukiontzitan suteak itzaltzeko.

Zoritxarrez, udaltzaingoaren lana jaietan oso zaila da ezin delako alde guztietan aldi berean egon. Halaber, alkoholaren eragina pertsona batzuen kasuan txarra da bere desadostaunak konpontzen saiatzen direlako borrokatuz. Udaltzaingoak 5 borrokaldietan parte hartu du. Borrokaldi larriena pasa den larunbatean 27an gertatu zen eta udaltzaingoak hainbat pertsonak identifikatu egin zituen. Pertsona guztiek zauri desberdinak izan zituzten eta haien batek Ermuko Osasun-zentroan zaindu behar izan zen.

Egun horretan Eibarko biztanle batek (aurrekari penalekin) udaltzaingo patrullari aurre eman zion eta udaltzaingo-bulegoetara eraman zioten identifikatuta izateko.

Udaltzaingoak adingabeko bi esku-hartzeak egin zituen. Pasa den uztailaren 27an Eibarko auzotarrari lagundu zion alkoholagatik ia konorterik gabe geratu zela eta. Mendaroko ospitalera eraman zion eta gero bere gurasoei hots egin zien. Pasa den uztailaren 28an beste adingabeko bati lagundu zion Probaleku kalean erakuslehioa apurtzean ukondoan zauriagatik. Gero, Mendaroko ospitalera eraman zion.

Galdutako edo lapurtutako gauzen atalean, 17 erreklamazio tramitatu dira. Haietako 11 gauzak errekuperatu dira eta jabeak izatea frogatu duten pertsonei bueltatu dira. Gauza horietan 7 diru-zorroak dokumentaziorekin zeuden. Mugikor bat ere galdu zen eta azkenean errekuperatuta zen eta bere jabeari bueltatu da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko