Emakumearen Topagunea eta jabekuntza ikastaroetarako izen emateak berrireki dira
Emakumearen Topagunea jada zabalik dugu, uda eta abuztuko etenaldiaren ondoren. Berdintasuna Alorrak hi ikastaro prestatu eta iragarri ditu, zeintzuek urteko azken hiru hilekoan zehar gauzatuko dituenak. Ikastarook urritik abendura egingo dira. Programazioak hiru ikastaro aurreikusita ditu, ondorengoak hain zuzen ere:
- SormenEkintza tailerra, 15 orduko iraupenekoa. Urriaren 16tik azaroaren 13ra bitarteko asteazkenetan. Ordutegia arratsaldeko 5etatik 8etara. Trebatzailea: Josune Bejarano (Skolastika enpresakoa). Matrikularen prezioa: 5 euro.
- SormenEkintza talde-proposamena da, norbere alderdi sortzailea eta sormenezkoa landu nahi duten emakumeentzat. Elkar ezagutzeko eta aintzakotzat hartzeko komunikazio-espazio ireki eta dinamikoa, arteari generoaren ikuspegia aplikatuta. Tailer honetan material, teknika eta ekintza landuko ditugu, artea elkarrekin hausnarketa egiteko eta hazkunde pertsonal eta kolektiborako tresna legez erabiliz.
- Gure sexualitatea norentzat da? Sexu-gailu eta osasun-gailuen inguruan ikuspegi berri bat, 6 orduko iraupenekoa. Urriaren 18 eta 19an gauzatuko. Ostiralean arratsaldeko 5etatik 8etara eta larunbatean goizeko 10:30etatik eguerdiko ordu 1 eta erdietara bitartean. Trebatzailea Mayka Cuadrado. Matrikularen prezioa 5 euro.
- Tailer honetan gure sexualitatea norentzat den hausnartzeko proposamena egingo zaigua gogobetetasunez bizitzendugun ala besteei gustua egiten ahalegintzen ote garen,soilik. Koitoa, sexu-organoak eta ugalketa ere aztertuko ditugu eta horien zergatia, generoaren ikuspegitik. Pilpilean dauden Tuppersex bilerak aitzaki harturik, horiek ikuspegi kritiko batetik aztertuko. Horrez gain, beste jabekuntza-modu batzuk ikusiko ditugu, errespetutik, norbere buruaren zaintzatik eta ekologiatik abiatuta.
- Amengandik alabenganako transmisioa: beste emakumeen oinordetza berraurkitzea. Iraupena 12 ordu. Azaroaren 5etik abenduaren 10era bitarteko astearteetan. Ordutegia: arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Trebatzailea: Patricia Verdes. Matrikula 5 euro.
- Denok dugu jatorria emakume batean. Jatorri femenino hori aitortzea, bere argi-itzalekin, errealitatetik abiatuta, mundu honetan emakume izatearen egintza hobeto bizitzen laguntzen digu. Tailer honetan gure herentzia femeninoaren inguruan hausnartuko dugu, gure jatorri femeninoarekin identifikatzeko eta harreman hori argitu eta sendotu ahal izateko; emakumeetan haragitutako askatasun-erreferenteak edukitzeko; gure subjektibotasun eta nortasun femeninoak arakatzeko eta emakume izatearen esperientziari eta emakumeen arteko harremanei berriz ere zentzu positiboa emateko.
Izen-emateak jada zabalik daude interesatu izan dezaketenentzat. Horretarako bideak Emakuearen Topagunera bertara joatea dago, harrera orduetan eta zabalik dagoenean. Astelehenetik ostegunera goizez 9:30etatik ordu 10:30etara eta arratsaldez 16:30etatik 20:00etara. Ostiraletan bakarrik goizez, esandako ordutegian. Edota igualdad2@udalermua.net edo a casadelamujer@udalermua.net ontzi elektronikoetara idaztea; bai eta 943 17 10 30 telefono zenbakira deitzea.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko