Benetan behar duenak, ez da laguntzarik gabe geratuko gure herrian

06.09.13
Erakundea

Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldian-aldian emango ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta haien hartzaileak hauek izango dira: gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak. GLLak Ohiko etxebizitza edo alojamendua eduki eta mantendu ahal izateko beharrezkoak diren gastuak; alokairu-gastuak, argindarrak, ura, berogailua eta osasunekoak, betiere sistema publikoek gastu horiek estaltzen ez dituztenean.

12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, Eusko Jaurlaritzari aitortzen dio gizarte zerbitzuen gaineko eskuduntzak. Jaurlaritzak urtero Agindu bat kaleratzen du non Erkidegoko herri bakoitzari emango dioen kopurua ezagutzera ematen du, horren kudeaketa udaletxe bakoitzaren gain utziz, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen barne sar daitezkeen gastuei aurre egin diezaioten. Aurtengo 2013rako EJak Ermuari 124.977 euro esleitu dizkigu Gizarte-Larrialdiko Laguntzetarako.

Ermuari aurten 124.977 euro esleitu zaizkio GLLetarako, urria gertatu den kopurua

Krisialdi ekonomikoa eta horren ondorioak oso kezkagarriak diru gure inguruan, egoera orokorraren ondorioz langabezia handitu egin da eta baita gizartetik at geratzeko arriskua duten pertsonen kopurua ere. Arriskuaren handitzeak ez du islarik izan Eusko Jaurlaritza erantzule den gizarteratzeko politiketarako diru kopuruetan.

Euskadiko udalerri gehienetan Gizarte-Larrialdietarako Laguntza eskaerei erantzun eta aurre egiteko erabaki diren diru kopuruak eskas gertatu izan direnaren berri eman dute hainbat hedabideek azken egunetan.

Egoera horrek erabateko zentzua ematen dio azken urteetan Ermuan gastua arrazoitzeko eta horri eusteko egin dugun ahaleginari, aurrezkiak eduki eta herrian izan genezakeen beharrei erantzun asmoz. Horrela egiteak aurreztutako baliabideak erabiltzea ahalbidetzen digu, krisi orokor honi saihesten lagunduko diguten inbertsioak egiteaz gain, porrot egiteko arriskua duten familiei lehentasuna emateko, pobreziari aurre egiteko, gizarte laguntzei eusteko, eta zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko, horiek gizartean txertatu daitezen eta enplegua sustatzeko politiketan laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, Ermuan ez diogu inori arreta eskaini gabe utziko ez eta zailtasunak bizi dituzten pertsonei bere kasa utziko, horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak bidalitako laguntza agortu ondoren inoiz baino gehiago gu guztion laguntzaren beharra baitute.

Ermuak beste 100.000 euro gehiago ipiniko ditu, izan daitezkeen behar guztiei aurre egin ahal izateko

Gure herrian ekainera bitartean Gizarte-Larrialdietarako Laguntza eskarietatik 324 onartu eta izapidetu ditugu, horien banaketa ondokoa izanik: 46 ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzeko; 39 etzebizitza-maileguen kuota ordaintzeko, 132 etxebizitzaren mantenu gastuetarako, eta beste 93 kasu zehatzen beharrei aurre egiteko.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako Eusko Jaurlaritzatik aurtengorako bidalitako 124.977 euroak baino zenbateko handiagoa genuen ekainean ontzat emandako eskari eta horientzako esleitutako diruekin. Udalak ahalegina egin eta urtealdiko aurrekontuan 100.000 euro jarri izan ez balitu 96 kasu laguntzarik gabe egongo lirateke. Une honetan, egoeraren laritasunaren aurrean, Udalbatzak hemendik gutxira beste 100.000 euro jarriko ditu, ermuarrik ez dadila geratu gizarte babesik gabe bermatze aldera. Egindako ahalegina ez da erabaki isolatua, entitateak bizi dugun arazoarekiko duen konpromisoa azpimarratzera datorrena baizik. Ermuan Gizarteratzeko Udal Laguntzetarako 2011n 12.000 euro jarri zituen; urte bete beranduago, 2012an kopurua 50.000 eurotara igo zuelarik, aurtengoan, horretarako 100.000 euro ipini dituelarik. Kopuruak garapenaren inguruan esan daitekeena agerian uzten du.

Gizarte-larrialdiko laguntzen finantzazioaren laburpena eta garapena

Evolución de la financiación de las AES
Nork finantzatzen du?
2012
2013
2012/2013 urteen arteko aldaera
Zenbatekoa
Zenbatekoa
Zenbatekoa
Portzentajea
Eusko Jaurlaritza 124.664,00 € 124.977,00 € +313,00 € %+0,25
Ermuko Udala 125.000,00 € 200.000,00 € * +75.000,00 € %+60
Guztira 249.664,00 € 324.977,00 € +75.313,00 € %+30,16

* Hastekoz 100.000 euros jarri ziren aurrekontuan eta, laster, partida horretan beste 100.000 jarriko dira.

2012. urtean Udalak egindako ekarpenari esker 54 familiek izandako beharrei aurre egin eta lagundu ahal izan zitzaien. Udalak iaz ekarpenik egin izan ez balu, horiek ezin izango zuten laguntzarik jaso Eusko Jaurlaritzak bidalitako kopurua agortu eta gero.

Aurten, berriz, Udalak ekarpena egingo ez balu 96 familiek laguntza gabe geratuko litzateke.

Lagundutako kasuen tipologia eta garapena
Kontzeptua
2012
2013
2012/2013 urteen arteko aldaera
Zenbatekoa
Zenbatekoa
Zenbatekoa
Portzentajea
Etxebizitzaren alokairua 32 46 +14 %+43,75
Mailegu hipotekarioa 17 39 +22 %+129,4
Etxebizitzaren mantenua 98 132 +34 %+34,69
Lehen mailako kasuak 54 93 +39 %+72,22
Bestelakoak 17 14 -3 %-17,65
Guztira 218 324 +106 %+48,62

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan