UKEko eraikinetan sarrera artatu eta harrera egin izan duten Gurbisako langileekin bildu berri da alkatea
Abuztura arte erakunderen eraikineko sarrerak artatu eta harrera egiten zuten ‘Gurbisa Servicios Auxiliares’ enpresako 5 langileetatik 4rekin bildu atzo Udak Kirol Erakundeko presidente eta herriko alkatea. Gurbisa enpresak abuztuaren 31n bukatu zuen zerbitzua betetzeko izan duen 4 urteko kontratua, data horretan baja eman zielarik kontratuak zituen langileei.
Bilerak ordu bete iraun zuen eta horretan Gurbisako langileek langebizan geratu direnaren berri eman zioten agintariari, zerbitzua esleitu zaion enpresa berriak zeregin horretan langile propioak erabiltzea erabaki ondoren. ‘Gurbisa Servicios Auxiliares’ enpresak hiru hilabeteko soldata baino gehiago –aparteko ordainsaria eta atzerapenak- zor diela jakinarazi zioten Carlos Totorikari eta beren harridura agertu zioten enpresak goizetik gabera kaleratu izanagatik.
Udalak eta UKEk ahal duten guztia egingo langileek zor zaiena jasotzerik izan dezaten
Laukotearen ustez beren lanpostuak zerbitzuaren esleipendun berriak gain hartu edo subrogatu beharko izan lituzke. Gurbisako kudeatzaileekin hitz egin eta ahalegin egin beharko luke udalak taldekideen esanetan, zor dakizkien sarian eta atzerapenak lehenbailehen eskuratzerik izan ditzaten.
Alkateak hitz eman zien hala berak eta hala UKEk egin beharreko guztia egingo dutela Gurbisak zor diena ordain diezaien eta, are gehiago, oraindik Gurbisari ordaintzeke dauden fakturak geldiarazi eta erakunde autonomoan jarritako abala mantentzeko konpromisoa hartu zuen. Hori guztia, arazoari konponbidea bila dakiola derrigortzeko. Agintaria erretenitutako dirua epaimahaien esku jartzeko prest agertu zen, lan magistraturaren ebatzia izan eta hori positiboa den kasuen, zor zaien dirua jaso ahal izango dutela bermatze aldera.
UKE kontratuaren bermea geldiarazteko prest eta guzti, gatazka konpontzen laguntzeko eta kaltetutakoen eskubideak babesteko
Carlos Totorikak langileek gogoz eta adorez lan egin izana aintzat hartu eta aitortu zien, UKEren izenean erakutsi duten profesionaltasuna eta lanagatik eskerrak emanez. Politikariak bere elkartasuna agertu eta dituzten eskubideen alde eta lanaren izerdiaz irabazitakoaren aldeko borrokan aurrera jarraitzera animatu zituen.
Langile horiek bizitzen ari diren egoera latza eta kezkagarria ulertzen du alkateak; dena den, azpimarratu zien hala Ermuko udalak nola UKE erakundeak ez dutela subrogazioaren gatazkatik zerikusirik, at baitaude. Azalpenak ematea ‘Gurbisa’ enpresari dagokiola erantsiz. Totorikak behin eta berriz azpimarratu zuen Udalarentzat zerbitzuak betetzen dituzten kanpoko enpresek direla zerbitzuon erantzule, horiek baldintza pleguak orpoz-orpo betetzea dagokielarik eta, ondorioz, egindakoak eta langileria ere esleipendunaren erantzukizuna direla, modu esklusiboan.
Udalak eta UKEk ezin diote exijitu enpresa berriari pertsona horiek kontratatzeko, horrelakorik ez baita jasotzen inolako legerian
Alkate-udalbatza burua Gurbisak bere langileak kaleratzeko hartu duen erabakiarekin ez dator bat eta, enpresa berriak taldea kontratatzekoa ere tamalgarritzat jo du. Nolanahi ere eta horren harira, ez udalak ez eta UKEk ezin diola enpresari langile horiek kontratatzeko exijitu, behar hori ez baita legerian jasotzen.
Alkatearen esanetan “udalok gure eskudentzen barne eskaini behar ditugun gutxieneko eta derrigorrezko zerbitzuak zeintzu diren zehazten digu Legeriak, hortik aurrera zerbitzu publikotzat jotzea aukerakoak dugu toki-entitateok, gure erkidegoaren beharrak asetzen lagungarritza jotzen baditugu, horietan legearen derrigortasunik eduki gabe”.
Bigarren motako zerbiztuak eskaintze aldera eta, kiroldegiko sarrera edo begiraleen lan espezifikoak betetzeko, “udalok kanpoko enpresak kontratatzen ohi ditugu, holakoetan aditu eta eraginkorrago izateaz gain, enplegua eta Administrazioan ditugun baliabide ekonomiko publikoak arrazionalizatzeko” gehituz.
Lotutako albisteak

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan