Ingeleseko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabalik
Ermuko Udal Liburutegiak urritik abendura bitartean eta asteazkenero 18:00etatik 19:30era liburutegian bertan bilduko den mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du.
Ekimen hau UPV/EHUren laguntzaz burutuko da, eta helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea. Edozein pertsonak, nahiz eta hizkuntzaren goi mailarik ez eduki, izena eman dezake ekintzan parte hartzeko.
Saioak hizkuntza menperatzen duen monitore batek dinamizatuko ditu, zeinek mintzapraktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.
Izen-emate epea irailaren 28an itxiko da. Toki baino eskari gehiago jasotzekotan zozketa egingo da. Herriko biztaleek lehentasuna izango dute, eta parte hartu ahal izateko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da. Behin-betiko zerrendak irailaren 30ean argituko dira webgunean. Ekimena doakoa da. Bilerak urriaren 2an hastea eta abenduaren 18an bukatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Inskripzioa Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke.
Ekimen honek apiriletik ekainera bitartean burututakoaren jarraipena izan nahi du eta Udal Liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.