300.000 euro jarri ditu Udalak toki-enplegu programa mamitzeko
45 ermuar kontratatuko ditu urriaren 1etik abenduaren 31ra
Langabeziari aurre egiteko eragin handiena duen 2013ko neurri aktiboa izango da
Udalak langabezian dauden 45 ermuar kontratatuko ditu urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, langabeziari aurre egin eta herriko ekonomia pizteko neurri moduan. Enplegua sustatzeko programak eta enpleguan trebatzeko politikak dira Europan adostasunik gehien lortzen duten jarduerak, erakunde publikoetatik langabeziari eta horren ondorio sozioekonomikoei aurre egin eta herritarron trebakuntza hobetzeko emaitzen arabera. Horrelako programak enplegua hurbiltzea ahalbidetzen dute langabezian denbora luzez dauden, gazte, emakume eta 45etik gorako, kualifikazio urriko eta krisiak bereziki jotzen dituen bestelako kolektiboen pertsonei.
Gurean krisialdia mantentzen dela ikusita, ekonomikoki 2012an egindako kudeaketari esker, Udalak hasierako aurrekontua aldatzea eta soberakinetan zauden diruak aipatu programara eta bestelako gizarte politiketara biltzeko erabakia hartu du. Hori horrela, programarako 300.000 euroko zuzkidura egin da, aurreikusita genituen kontratazioak hirugatik biderkatu ahal izan ditugularik.
Honelako programek enplegua eta pertsonak hurbilago jartzen dituzte, famili ermuarrentzat eta herriarentzat ekonomi iturri izateaz gain
Europako nahiz Euskadiko hainbat ikasketek agerian jartzen dute honelako programek enplegua eta pertsonak hurbilago jartzeko balio dutela; ukitutakoek enplegua lortzeko izango dituzten aukerak areagotuz, famili ermuarrentzat eta herriko ehun sozio ekonomikoarentzat diru iturri izateaz gain, famili ermuarrek erosketa mailari eutsi izan diezaioten.
Programa eta kontratazioen onuradun direnen lan eta ekarpenak konpentsatzen du, Udalak programa hori aurrera ateratzeko egin duen ahalegina, horrek herriko auzo ezberdin hobekuntzari lagunduko baitio. Hori horrela elkartasunak norabide bikoitza izango du: gizarteak ekonomikoki pertsona ahulenei babesa emango die eta pertsona horiek egindako lanari esker ondasun eta interes publikoan lagunduko dute.
Pertsona onuradunek gizartearen elkartasun eta babesa jasoko dute, beraien lanari esker ondasun eta interes publikoan lagundu
Pertsonak hautatzeko prozesua objektiboa, gardena eta lehia librean egiteko helburuaz, bi iturritik edan dugu: porrot egiteko arriskuen dauden familietan udal gizarte zerbitzuek atenditu dituzten pertsonak (14 kide, kontratuen herena gutxi gorabehera) eta, kontratatu behar izan diren espezialitateetan Lanbiden enplegu eske inskribatuta egon izan diren ermuarrak (beste 31 kide, kontratu guztien bi herenak gutxi gorabehera). Azken horiek, udal zerbitzuetan egindako aholkularitza soziolaboralaren ibilbidea izan, langabezian epe luzez egon edo gizartetik at geratzeko arriskuan izan eta familia-kargak eduki dituztelarik. Indarrean dagoen legediari jarraiki hautatze prozesua udal teknikari adituek gauzatu dute, aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak bete zitezen.
Porrot egiteko arriskuen dauden familietatik 14 pertsona hartu dira eta beste 31 Lanbiden inskribatuta egon direnetatik
Kontratatu diren espezialitateak ondokoak izan dira: igeltserotza, lorezaintza eta pintura ofizialak, zerbitzu anitzeko peoiak eta programa kudeatzeko administrari laguntzailea. Kontratatu ditugun ermuarrak udal lan taldearekin elkarlanean jardungo dute; sei talde eratuko dira herriko beste horrenbeste auzotan banatuko direnak udalerri guztira iristeko. Hori horrela, kideek egiten duten lana herriaren goitik behera hobetzeko. Talde bakoitzak arduradun bana izango du, arestian adierazitako bidetik eta irizpideei jarraiki kontratatu direnak.
Udalak programa honen bidez enplegurako politika aktiboen –enplegurako trebakuntza eta kontratazioen sustatzea helburu duten- programen alde dagoela berresten du ; Toki-enplegu planaren eta bere toki-garapen politiken barne.
Programaren %100 finantzatuko du Udalak, ermuar guztiak egiten dugun ahaleginari esker
Herriko alkate Carlos Totorikak adierazi du “oraingo honetan programak udal finantzazioa bere %100 izango duela, ermuar guztiek egiten dugun ahaleginaren oinarri, gure zergek bidez erakundeen eta toki-politika eremuaren finantzazioari eusten baitiogu. Eta horrekin bat, bildutako diru-sarreren kudeaketa egokiari esker, gizarte eta enplegu politika aktiboetara zuzentzeko soberakinak izan ditzagula ahalbidetuz. Udala, kudeatzaile eta politikari taldeok jakitun gara herriko azpiegiturak eta ditugun zerbitzuak hobetzeko ahaleginean aurrera egin behar dugula, baina krisialdi ekonomiko eta langabezi garaiotan pertsonen alde bereziki jardun behar dugula ahantzi gabe”.
Enplegua sustatzeko programa honen jatorria, deskribaturiko testuinguru da; erakunde honetan egindako lanaren ondorioz, horretan Toki-enplegu Planean parte hartzen eta izaera anitza duten taldeen eta 2012. urte amaieratik osatzen ari garen neurrietan beharrezko kolaboratzaile direnen kooperazioz batera, politikoki eta sozialki adostasun zabalaz, Ermua justuago, sozialki berdintsuago, langabezi tasa urridun, gizartetik at geratzeko arrisku txiki eta haurren pobrezia ezabatzeko ilusioaz lanean daramagun urteei jarraipena emanez.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena