Astelehenetan itxita egongo da Jubilatuen Taberna langileek atseden hartzeko

02.10.13
Erakundea

Aurtengo uztailean Herriko Jubilatuen Taberna enkante bidez esleitu genuen datozen bi urterako esleipendun berri bati. Esleipen berri hori egin aurretik eta interesatuek enkantera aurkez zitezela erraztu asmoz zerbitzuaren kudeaketan hainbat aldaketa egin genituen, hain zuzen egutegian eta irekita egon behar zuen orduetan. Hori horrela, indarrean dugun kontratuan ezarri genuen taberna itxita egon behar zuela astelehenetan langileek atseden hartzeko eta horien baldintzak gure inguruko eta antzeko establezimenduetan daudenekin pareko izateko.

Lehenengo deialdia hutsik geratu zenez, Gizarte Ongizate Zinegotzigoak hainbat enpresa eta hornitzaileekin bildu zen, bigarrenean gauza bera gerta ez zedin. Askoren esanetan asteko zazpi egunetan ireki behar izana deialdiari erakargarritasuna kentzen zion aspektuetako bat eta behinena omen zen.

Egun eta orduen zabaltasunak eta prezio itxiak izatea, obligazio eta gastuen eta ustiapeneko diru-sarreren artean desoreka eragiten zuen, kudeaketa gain hartzeko interesa izan zezaketen pertsona eta interesdunei atzera eragiten ziena. Gorabehera horrek interesdunik ez aurkeztea edo horien kopurua gutxitzea zekartzanez gero, bi elementuak ezabatu eta moldatzeko erabaki hartu zuen gure Udalak. Eta pertsona interesdun ahalik eta gehien aurkezte aldera, zerbitzuko kanona dezente jaitsi eta gutxitu genuen. Aldaketak Jubilatuen tabernak izan ditzakeen elementu erakargarriak gehitu egin ditu. Horregatik, dirua jaitsi eta astelehena asteko atseden eguna izatea ezarri dugu, langileontzat.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu