San Martinetik hilabetera gaude. Izenemateak irekita gaurtik

07.10.13
Euskara

San Martin azoka ate joka dugu, hilabete pasatxo besterik ez baita falta. Azoka azaroaren 9an ospatuko dugu, baina gaurtik izen-emateak jasotzen hasiko gara. Hilabete eskas besterik ez da falta. Azokan eta bere lehiaketan parte hartu nahi duten ekoizleentzat izen-emate epea gaur urriaren 7ko astelehenean zabaldu dugu eta urriaren 18an itxiko. Izen-emateak udaletxeko Euskara Sailean (Konbentukoa 5) egin behar dira. Horretarako interesdunek aurkeztu nahi duten modalitateko fitxa bete eta jarduera bakoitzari dagozkion agiri osagarriak aurkeztea besterik ez dute egin behar. Edizio berri honekin 24 urte beteko dira Euskal Birusa Elkarteak, euskara sustatzearren, iniziatiba hau martxan jarri zuenetik.

San Martin azokan parte hartu ahal izango dute Deba barreneko, Durangaldeko eta Lea-Artibai eskualdeko baserritar eta ekoizleek. Ezti, sagardo eta txakolinarekin eta salbuespen gisa, Bizkaia guztiko ekoizleek aurkez dezakete eskabidea. Lehiaketarako sei talde berezitu egongo dira, hain zuzen ere ondoko hauek: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Bestalde aipamen berezia egongo da, saririk eskuratu ez arren, erakustokirik txukunena eta dotoreena jartzen duen lehiakidearentzat.

Behin izena eman eta gero antolatzaileek oinarriak zuzen betetzen direla ziurtatzeko ustiapena ikustera joan ahalko dira, antolakuntzak hala irizten badu. Bestalde, eskaera kopurua dauden postuak baino gehiago izanez gero, oinarrien arabera jokatuko da eta aukeraketa irizpideak beteko dira. Aukeratutako baserritarrei telefonoz deituko zaie, euren eskabidea onartu edo ezeztua izan dela baieztatzeko eta urriaren 30ean, Euskal Birusa Kultura Elkarteak zozketa publikoaren bidez, postuen esleipena egingo du Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte