Etxebizitza gehiago zuntz-optikoaren sarera lotzeko lanen aurreikuspena datorren asterako
Zuntz-optikoaren udal sarea etxebizitzetara sartzeko lanak aurrera darrait. Promosa sozietateak ezagutzera eman duenez urriaren laugarren astean sarea eskatu duten etxebizitzetara zabaltzeko lanak egiten jarraituko. Lan horien bidez zuntz kablea etxebizitza barrura sartuko –seinalea erroseta optikoan utziz- etxebizitza sare nagusiarekin lotuz. Lanen plangintzak Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbidea eta Abeletxen jardutea aurreikusten du. Instalazioak zein etxebizitza eta eraikin zehatzen egingo diren ezagutzeko ikus pdf agiria. Komunikazio azpiegitura berri horretarako konexio horiek baimen eman duten portale eta bizilagun komunitateetan egingo dira. Eta portaletatik hala eskatu duten herritarren etxe barrura.
Zuntz optikoa ezartzeko baimena eman zuten pertsona guztiei beraien kontaktu datuak eta telefonoa berriz emateko eskatzen du enpresa instalatzaileak. Datu horiek, 943 17 63 84 zenbakiaren bidez jasoko dira astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00etara edota ftth@udalermua.net postontzi elektronikora idaztea. Informazioa ematen ez den etxebizitzetan ez da instalaziorik egingo, instalatzaileen hitzorduak antolatzeko eta etxekoekin koordinatzeko beharrezkoa baita.
Zuntz optikoko udal sarearen instalazioa erakinera nahiz etxebizitza barrura sartzeagatiko kostua Proimersa sozietateak gain hartuko du eta, beraz, herritarrontzat erabat doan izango da. Bestalde, zuntza etxebizitzaraino sartzen duen herritarrak ez du segidako fasean zerbitzurik kontratatzeko inolako derrigortasunik, hori borondatezkoa baita.
Datorren astetik aurrerako lan plangintzak data eta orduak zehazten ditu komunitate bakoitzerako eta horren barne dauden bizilagunen etxebizitzetarako. Guk plangintza hori uzten dizuegu lasterbidez baliatuaz ukitutako guztiek jakinaren gainean egon daitezen eta lanera doazen langileei zabaldu eta erraztasunak eman diezazkioten, horiek behar bezala kreditaturik izango baitira.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat