Hernandezek Burgos bereganatu du, Medina de Pomar eta Villarcayoko probak irabaziz

21.10.13
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulariak (Spezialized-Garmar) Estatuko Ziklokros Zirkuituaren IX edizioa ‘Burgoseko Diputazioa’ irabazi du azken asteburu honetan, Medina de Pomar eta Villarcayo herrietan jokatu diren proba bietan nagusitu eta gero. Ermuarrak hasiera ezin hobea eman dio denboraldiari eta jada lau probatan lehena izan da. Fisikoki sasoitsu dago eta momentu betean, bi egun jarraian Merindadeetan irabazteak agerian uzten duenez.

Bi lasterketatan Hernández beste txirrindulariek baino indartsuago dagoela erakutsi zuen, Aketza Peña hurbiletik jarraitu arren. Medina de Pomar herriko lasterketan Hernández 40 segundo lehenago sartu zen helmugan, Peña jarraitzailea bigarren izanik. Igandean aldiz, tartea askoz ere urriagoa izan zuten bi protagonistek, Aitor Hernandez helmugaratu eta Peña bi segundo beranduago zeharkatu muga. Estatuko Ziklokros Zirkuituaren IX edizioko podiumean hirugarrena Kevin Suárez (Bio Racer) izan zen, Medinan bosgarren postua eta Villarcayon hirugarrena sailkatu eta gero.

Laburbilduz, astebukaera paregabea Aitorrena, gehiago eskatzerik ez baitago: bi probatan bi garaipen eta aurten hasi berri dugun denboraldian lau. Aitor Hernándezek datorren asteburuan Karrantzako Ziklokrosean parte hartu du, ostera ere lehenengoen artean egoteko helburuaz, txapelketa defendatzen jarraitze aldera.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne