Erabiltzaile eta ikastaro egileek positibotzat jotzen dituzte UKEko instalazio eta zerbitzuen kalitatea

06.11.13
Kirolak

Udal Kirol Erakundearen instalakuntzen eta ikastaroen erabiltzaile diren hainbat positiboki baloratu dituzte bertan eskaintzen diren kirol zerbitzuek. Horrela jaso eta ondorioztatzen da ekainean zehar erabiltzaileen artean. kirol zerbitzuen kalitatea eta asebetetze-maila neurtzeko idatziz jaso ziren inkestetan. Ateratako ondorio eta datuen laburpena eskaintzen dizuegu jarraian. Idatziriko galdeketa bidez burutu den inkesta honek, une hartan martxan zeuden 48 kirol ikastaroetan ziharduten 110 pertsonen erantzuna jaso du, 652 posibleetatik.

Udal Kiroldegiko harrera gunean aldez aurretik kokatuta zegoen ontzietan 110 pertsona horietariko %78ak 6tik gorako batez besteko puntuazioarekin saritu dituzte eskainitako zerbitzuak. Azpimarratzekoa da inkesten %48ak baino gehiagok UKEko kirol instalazioetan jaso zerbitzuarengatik asebetetze-maila 7 edo puntu gehiagorekin saritua izan dela.

Kontrako aldean, aldiz, %6,36ak zerbitzua 5 puntu baino gutxiagorekin puntuatu zuen, nahiz eta, era berean, horietariko denek etorkizunean UKEn jarduera fisikoa egiten jarraitzeko borondatea adierazi. Inkesta honetan UKEko zerbitzuek ikastaroren batean zihardutenengatik jaso duten guztizko batez besteko balorazioa 6,87 puntukoa izan da, gutxiengo puntuazioa 3,62koa eta, ordea, altuena 9,38 puntukoa izan delarik.

Inkesta bete duten pertsonek batez beste 8 puntu baino gehiagoko puntuazioa eskaini diote ondorengo aspektuei: kirol irakasleriaren gaitasun profesionala, kirol irakasleriaren gaitasun pedagogikoa eta harrerako langileriaren atentzioa. Era berean, puntuazio oso positiboa jasotzen dute, 7,5 puntutik gorakoa, Premium tarifaren bidez eskainitako zerbitzuek, inongo mugarik gabe 41 euro hilean ordainduta askotariko ikastaroak egitea ahalbidetzen duen tarifa dena, alegia.

Asebetetze-inkesta honek termometro gisa baliagarria izan da gaurdaino oraindik eskaintzen ez diren eta eskari nabarmena duten jarduerak zeintzuk diren ikertzeko, Tai-Chi, Saltsa, Dantza klasikoa edo GAP, kasu.

Ikerketak azaleratu egiten du erabiltzaileen %91ak UKEko zerbitzuak noizbaiten euren senitarteko zein lagunei gomendatzen dizkietela. Galdetegi honen emaitzekin, UKEk esfortzu handiagoa egingo du asebetetze-maila gutxieneko aspektu oro hobetzen, besteak beste, aldagelen konfort eta garbiketa edota zerbitzuetako prezio eta kalitate arteko harremana.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke