‘Beldur Barik Ermua’ toki lehiaketaren sariak
''Beldur Barik'' lehiaketaren barne, toki atalera aurkeztutako lanak jada aukeratu eta horietatik bi saritu dira. Kategoria bakoitzean 300 euroko sari bana eman dira eta aukeratutakoak ezagutarazi, astelehenean Lobianon eginiko jaialdian. Sarituriko lanak eta horien egileak ondorengoak dira:
- 1. kategoria (12-17 urte)
-
- Sariduna: Aitor Ojea Totorikaguena, 12 urte.
- Lanaren titulua: ''Home Run''
- Bozkatzeko lotura: http://www.beldurbarik.org/2013/11/home-run/
- 2. kategoria (18-26 urte)
-
- Saridunak: Lidia Jiménez, Jone Ojea eta Laura Pascual, 18 urte.
- Lanaren titulua: ''Sister are doing it for themselves''
- Bozkatzeko lotura: http://www.beldurbarik.org/2013/11/sisters-are-doinit-for-themselves/
Bigarren lana eta bideoa hautatua izan da, deialdi orokorraren barne Herri Bozketa atalean. Herri bozketa bi egunez izango da zabalik Ðgaur azaroaren 27a eta bihar 28ko egun osoan zehar, gau erdia izan arte, hau da 23:59k arte. Herri bozketan parte hartu ahal izateko www.beldurbarik.org webgunearen orri nagusi edo portadan sartu behar dugu. Bertan aukeratutako bideaok ikusiko ditugu eta bakoitzaren azpian bozka esaldia. Hori egin ahal izateko e-posta erreal bat jartzea eskatuko zaigu. Udal Berdintasun sailak bideoak ikustera eta ermuarrena bozkatzeko deia egin du. Zorte on egileei eta zorionak saritutako guztiei!
Ermuan herriko lehiaketara bost lan aurkeztu dira, lau lehenengo kategoriara eta bosgarrena, bigarrenera. Epaimahaikide izan dira herriko bost pertsona, hiru emakume eta bi gizon, Berdintasun Saila eta Kontseiluarekin zerikusia dutenak eta kultura eta ikus-entzunezko adierazpenekin zerikusia dutenak.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan