400 kg elikagai bildu dira liburu truk
Udal Liburutegiak Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkartearekin elkarlanean, eta Gurutze Gorriaren laguntzaz, Liburutegian eta herriko 17 dendatan 10 egunez burututako “Janariak liburutruk” kanpaina oso positibotzat jo dute, galkorrak ez diren elikagaien 400 kilo jaso baitira.
Produktuen bilketa denden arabera oso desberdina izan bada ere, dendarien harrera ona eta kanpaina honetan parte hartzeko azaldu duten gogoa azpimarratu behar dira.
Jasotako produktuak Ermuko Gurutze Gorrira eraman dira. Abenduaren 19an erakunde honek herriko Elikagaien Bankuari emango baitizkio.
Truke honen bidez lortu ahal izan diren liburuak Liburutegiko erabiltzaileek doan emandakoak dira. Dvd-ak, aldiz, FNAC-ek “Birziklatu zure Filmoteka” kanpainan jaso eta Liburutegiak dohaintzan jasotakoak dira. Espero zen moduan, eskuzabaltasunez utzitako elikagaien kopurua liburu edo dvd-en truk utzi direnak baino handiagoa izan da.
Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak, bereziki kanpaina honetan parte hartu duten dendek (El Armario de Natalia, Sare Informatika, Ramos Moda Hombre, Bolsos Sagardui, Gauzak, Estética Lur, Zurich Seguros, Ferretería Anboto, Ikatz, Virginia Pascual, Xiripot, Estanco Solozabal, Juana Mari, Peluquería Leire Rasco, Óptica Itze, Calzados Eder eta Vintage) eta Udal Liburutegiak eskerrak eman nahi dizkiete dendetatik pasatu eta janaria ematen lagundu duten pertsona guztiei.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.