Tokiko ehun industriala bultzatuko eta/edo dibertsifikatuko duten eta Izarra Centre kokatzen diren herriko enpresei zuzendutako laguntzak

13.12.13
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalaren helburuetako bat, bere lurraldean sustapen ekonomikoa bultzatzea da. Eremu honetan eta Toki Garapeneko Alorraren bidez, Udalak funtsezkoak diren bi lan ildo nagusi ditu. Alde batetik, Ermuko ehun ekonomikoaren sendotzea bilatzen da, ekintza eta estrategikoak diren lankidetza proiektu ezberdinen bidez enpresekin elkarlanean jardunez beren lehiakortasuna hobetu dezaten bultzatuz. Eta bestetik, herriko ekonomia dibertsifikatzeko asmoz, Ermuan finkatu nahi diren enpresa proiektu teknologikoak lagunduz.

Testuinguru horretan, Izarra Centre balore ekonomikoa sortzeko azpiegitura bat bezala eraiki da, bai enpresa berriak sortuz, bai beste leku batzuetan kokatuta dauden enpresak erakarriz. Izarra Centre teknologia eremuan lan egiten duten enpresentzat balio handiko erreminta batean bilakatu da, ez bakarrik dituen instalazio aurreratuengatik, baita ere edukiera handiko zuntz optikozko sareagatik, ia dena amaraun eta sarean gertatzen den garai hauetan guztiz baliagarria dena. Horregatik, garai teknologiko hauetan lehiatu nahi duten eta beste lurralde batzuetan kokatuta dauden enpresek Izarra Centre balio erantsi bat eskaintzen duen enpresa azpiegitura bat bezala ikus dezaten, beharrezkoak diren baliabideak jartzea ezinbestekoa da.

Horiek horrela, erakundeak gurera datozen enpresentzako diru-laguntza deialdia atera du, zeina 100.000 euroko zuzkidura duen. Laguntza deialdiari jarraiki, eskabideak proposatutako eredean aurkeztu beharko dira datorren abenduaren 23a baino lehen.

Diru-laguntza hauekin, hiru helburu lortu nahi ditugu: Ermuko enpresen lehiakortasuna sustatzea, dibertsifikazio teknologikoa bultzatzea eta Izarra Centre balio erantsia eskaintzen duen enpresa azpiegitura bat bezala sendotzea. Azken finean, Ermuko enplegua mantentzea eta lan aukera berriak sortzea bilatzen da.

Zentzu honetan, diru-laguntza honek, finkatutako enpresak eta erakundeak Izarra Centren kokatzea finantzatzen du:

  1. Beraien negozio lerroaren zati bat edo guztia Ermuan kokatzen badute,
  2. Haien negozioaren Spinoff dibertsifikatzaile bat Ermuan kokatzen badute,
  3. Enpresa teknologikoen haztegitik pasa badira eta beraien negozioa finkatu nahi badute,
  4. Merkatura zuzendutako ikerketa proiektuak garatzen badituzte eta ikerketaren lerro hori Ermuan kokatzen badute,
  5. Berrikuntza, lehiakortasunaren hobetzea edo nazioartekotzea helburu bezala duten enpresa industrialen proiektuak eta beraien prozesuen sostengurako azpiegiturak behar badituzte.

Onuraduna izateko, erakunde edo enpresek enplegua sortzeko duen ahalmena frogatu beharko dute eta diru-laguntza jaso ondorengo bi urteak, gutxienez, Ermuan mantenduko direla bermatu beharko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat