Aitor Hernández ziklokrosseko txapeldunorde Segorbe korritu eta gero

13.01.14
Kirolak

Aitor Hernández (Specialized-Garmar) Espainiako aurtengo ziklokros txapeldunorde da, atzo Segorben (Castellonen) txapelketa jokatu eta gero. Ermuarrak ezin izan dio iaz lortutako elastikoari eutsi, lasterketan bigarren sartu baitzen Javier Ruiz de Larrinagaren atzetik. Arabatarrak, aldiz, estatuko bere laugarren txapelketa eskuratu zuen atzokoan. Ostiralean eta lasterketaren aurretik esaten genuenari jarraiki, garaile izan zitezkeen txirrindulariak argi zeuden eta ez genuen kalerik egin, hiru euskaldun izan baitira podiumean: Ruiz de Larrinaga, Hernández eta Aketza Peña. Baina lasterketa jokatu aurretik ez genuen bakoitzaren postua asmatzerik, edozer gerta bailiteke, emaitza zabalik baitzegoen. Larrinaga larregi nabarmendu ez den arren denboraldi honetan –bi garaipen lortu baititu-, behetik goranzko norabidean, bere une egokia aprobetxatzen eta txapelketa lortzen jakin duelarik. Aitorrek, aldiz, sasoi betean eman du denboraldia osoa, hamabost garaipen lortuz etab aita Federazio Kopa eta Euskadiko txapela. Nolanahi ere, atzokoan zorte pittin bat falta izan zitzaion; Belgikatik bueltan gripe aizan du eta ez da erabat errekuperatu –doping-a dela-eta ezin baitu botikarik ez ia ezer hartu-. Hori gutxi balitz, karrera amaitzear zegoenean atzeko gurpilean zulatua izan zuenez, guztia eta gehiago eman behar izan zuen azken txapan helmugan bigarren sartu ahal izateko. Bigarren postuak “zapore gazi-gozoa” utzi dio ermuarrari, denboraldiko helburu nagusia baitzen estatuko txapelketa eta, "ahal izan dudan kemen guztia jarrita ere, amore eman behar izan du”.

Ermuarrak erasoa jo zuen irteeratik bertatik, lasterketa hausten saiatzeko, hamar segundoko tartea zabalduz. Larrinagak ezustekorik ez zuenez nahi, buruan jarri eta Aitor harrapatu eta neutralizatzeko lanean jardun zuen txirrindulariak elkartzea lortu artean. Amaieran Aitorrek esan zigunez “bizi-bizi atera naiz, bigarren bueltatik ihes egiten saiatuz baina ezin izan diot eutsi erritmoari eta harrapatu egin naute”. Hainbat bueltaren ondoren, Larrinagak jo zuen erasoa Aitorrek erantzunez eta haren gurpilari indartsu jarraituz. Biek elkarri zaintzen ziotenez, erritmoa moteldu eta txirrindulari gehiago batu zitzaien. Hiru buelta besterik falta ez zirenean, Ruiz de Larrinagak eraso jo zuen, tartea zabalduz eta txapelketa eskuratzeko baliagarri izango zena. Aitorri kosta egin zitzaion erreakzionatzea eta ezin izan zuen arabatarraren erritmoa jarraitu.

Hori gutxi balitz, azken itzuliak atzeko gurpila zulatu egin zuen ermuarrak, bigarren posizioa ere galduz. Podiumetik at geratzeko arriskua ere izan zuen, baina Spacializer-Garmarekoak barruan geratzen zitzaizkion indar guztiak atera eta bigarren sartu zen esprintean gailendu eta gero. Ondoren honakoa esan zigun: “Zulatuaren gorabehera izan dut eta dena pilatu zait. Nolanahi ere, Jabi Ruiz de Larrinaga oso azkar ibili da, indartsuena izanik gaurkoan eta garaipena merezi izan du”.

Denboraldi honetan oraindik geratzen dira lasterketak, gozo-gazitasun hori gainditu eta iraultzeko. Datorren hitzordua Isparterren izango du ermuarrak, sasoia berreskuratu eta Hoogerheiden korrituko den munduko txapela prestatzen jarraitzeko. “Aurrera doa denboraldia eta aurreko astean baino hobeto nagoen arren, oraindik ez dut sosoi betea berreskuratu. Isparterrekoan zentratuko naiz, iazko garaipena errepikatzeko asmoz eta mundialerako prest izaten. Horren ondoren eta, ondo banago Belgikara itzuliko naiz hainbat lasterketa jokatzeko”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira