Pin-pongean jolasteko bost mahai berri, Sallabente, Bizkaia Etorbidea eta Okin Zurin

17.01.14
Kirolak

Gure udalak kaleko ekipamenduen hedapen politikarekin aurrera eginez eta hiritarren kirol praktika errazteko, bost mahai berri jarri berri ditu hiru auzo ezberdinetan. Iaz San Pelaioko parkean jarri ziren 3 ping pong mahaiek izan zuten harrera ona ikusita, lan- eta zerbitzu taldeak gaur bertan 5 ping pong mahai gehiago jarri ditu. Mahai horietako bi Sallabenten jarri dira, bata autopista ondoko parkean, eta bestea, Villa de Ermua hotelaren ondoan, Miguel Ledesmak, alorreko zinegotziak jakinarazi duenez. Bi mahai gehiago Bizkaia Etorbidean jarri dira, forjakoohia zenaren etxe aurreko parkean, eta azkena, Okin Zuri auzoko parkean.

Mahai guztiak ofizialak dira, arauak ezarritakoari jarraiki, 2,74 x 1,52 tamainakoak, poliester materialekoak. Mahai bakoitzak 2.200 euroko kostua izan dute eta kalean egotekoak direnez, eguraldi eta fenomeno atmosferikoei zein erabilera desegokiei eraginkortasunez aurre egiteko prestatuak daude. Pernoen bidez zorura lotuak daude istripuak ekiditeko eta segurtasunezko europar araudiak dioena betetzeko.

Zinegotziak jokalari izan daitezkeen guztiei mahaiak zaintzeko eskatu die, hiritar guztiek ordaindutakoak baitira. Era berean, mahaien arrazoiz eta zentzuz erabiltzea eskatu du, ahalik eta pertsona gehien jokatzeko aukera izan dezaten.

Ping-ponga erabat hedatuta dagoen jolasa da, batik bat asiar eremuko herrialdeetan. Ingalaterran jaio zen 1900 urtearen inguruan, euria ari zuen egunetan tenisera jokatzeko aukerarik ez zutela ikusita, dibertitzen jarraitzeko asmo horren bidez kirol berria asmatu zutelarik. Pixkanaka araudia ezarri zen eta 1920 urtearen bueltan lehen txapelketak ospatzen hasi ziren Europan. Kirol olinpikotzat hartua dago 1988 urteaz geroztik.Txina da ping-pongean gehien jardun eta jokatzen den herrialdea, izan ere estatu hartako kirola da.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira