Establezimenduen kudeaketa integrala, harridura eragin eta erakartzeko barnetik
Titulu hori izanen du herriko merkatari hainbat datozen egunetan egingo duten ikastaroa. Ikastaroaren helburua denda eta establezimenduak hobetu eta modernizatzea izango da eta, horietan, dituzten kudeaketa tresnak. Eta, horrekin batera, bezeroekiko arreta harremanen alorrean.
Ikastaroa urtarrilaren 27 eta 29an eta otsailaren 3,5 eta 10ean egingo da, hurrenez hurren, Lobiano Kulturgunean, arratseko ordu 2 eta laurdenetatik laurak eta laurdenetara bitartean. Ikastaroa Dinamik aholkularitzak emango du eta gaien artean ondokoak daude: bezeroari eman beharreko harrera, erosketa esperientziaren hobekuntza eta establezimenduak modu integralean hobeki kudeatzeko tresnak, besteak beste.
Ikastaro honek nobedade bat dakar, irauten duen bitartean norberari egokitutako zerbitzua izango baitute parte-hartzaileek on-line aholkularitza eta kontsultak egiteko. Ikastaroan parte hartuko duten dendariek Gabonetako erakusleihoen lehiaketan parte hartu eta aukeratutakoak izango dira, babes eta boto gehien lortzen zutenei ikastaro honetako bekak eman baitzaizkie.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat