Aitor Hernándezek ez du ‘amore ematen’, bihar Maldegem hasiko du bira Belgikan

04.02.14
Kirolak

Hoogerheide herrian azken asteburuan jokatu izan den Mundu Txapelketako ziklokros lasterketa nahiz horren emaitza -39. helmugaratu izana- bere egin eta jasan ondoren, Aitor Hernandezek hausnarketa egin eta aspektu positiboekin geratu da: “munduko proban hirugarrenez parte hartu izan dut eta esperientzia metatu, nahiz eta zapore gazi-gozoa geratu zaidan gehiago espero nuelako; dena den ikusleen laguntza eta taldearen babesa gordeko ditut gogoan. Aurrera egin behar dugu denboraldiarekin amaiera eman artean”.

Aitorrek mundu probaren osteko bira bati ekingo dio aste honetan, Belgikan hiru proba jokatuko baititu. Lehena bihar, asteazkena, Maldegem izeneko herrian, non Nys edo Albert bezalako txirrindulariekin aritzeko eta lehiatzeko aukera izango duen berriz ere. “Taldean erabaki dugu Belgikan geratzea eta korritzen jarraitzea. Ez dugu amore ematen. Hiru proba geratzen zaizkigu, non UCIren hainbat puntu berreskuratzen eta ikasten saiatuko garen, nahiz eta zirkuituak ezagutu ez. Txirrindulari guztiek geratzen zaiguna ematen ahaleginduko gara eta guk gureari eusten saiatuko, irudi on bat emanez”.

Azken lasterketa horietarako bere buruari jarri dion helburuaz galdetuz gero, ermuarra zuhurtasunez erantzun du; “gogo guztia jarriko dut eta zirkuituak eta baldintzak erakutsiko digute partaide bakoitza zer egiteko gauza garen”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da