Eguraldi eskasak Betiondoko estalkia aldatzeko lanak atzeratuko

06.03.14
Kirolak

Betiondo kiroldegi pistako estalki berria jartzeko lanak atzeratu egingo dira halabeharrez azken asteko eguraldi traketsaren eraginez, UKEk gaur bidali duen prentsa oharraren bitartez aditzera eman duenez. Kiroldegiak –estalkian nahiz barruan- jasandako kalteak ia 130.000 eurotan baloratu ditu UKEk, kopuru horretatik 110.000 aseguru-etxeak gain hartuko duelarik. Horrez gain, jada Institutua Gobernu zentralaren diru-laguntza jasotzeko eskaera bideratzen ari da, denboraldiek eragindako kalteei aurre egiteko premiazko neurriak arautzen dituen Errege-dekretuari atxikiz.

Estalkia bere onera bueltatzeko lanak premiazko izaeraz hasi ziren otsailaren 27ko ostegunean behera etortzeko arriskua zuen zatia erretiratu eta gero. Lanak oztopatuak izaten ari dira azken zortzi egunetan pasatzen ari garen eguraldi eskasagatik, haizea eta euri zaparradek ez baitiete teilatuan lan egiten uzten Cubiertas Gutiérrez S.M.ko enpresaren langileei segurtasunez, estalki zaharra kendu eta berria jartzen hastea hain zuzen.

Nolanahi ere, atzokoan langileek otsailaren 14ko denboraldiaren eta haize bortitzen eraginez zabalik eta babes gabe geratu zen zuloaren zati nagusia babestea lortu zuten. Enpresak uzte du iragarritako pronostikoa betetzen bada eta gaurtik hasi eta datozen jardunaldietan eguraldiak hobera eginez gero, lanei bultzada handia eman eta denbora errekuperatuko duela, lanak aurreratu ahal izateko. Izan ere, eguraldiak laguntzen badu larunbatean ere egun osoan zehar lan egingo duela hitz eman du.

Kalteak 130.000 eurotan baloratu ditu UKEk. Aseguru-etxeak gain hartzen ez duena Gobernu zentralari eskatuko zaio

Xafla metaliko berriak kiroldegiaren teilatuan pilaturik daramate egun batzuk eta lanak esleitu zaizkion enpresako langileek gogotik ari dira ateri dagoen une urretan, kolokatzeko dauden xafla metalikoak jartzeko, kantxa lehenbailehen erabilgarri egon dadin.

Miguel Ledesma kirol alorreko zinegotziak “eragozpenak barkatzeko eskatu du, lanak ezinbestean bada ere egun batzuk gehiago atzeratu behar izanagatik”.

Betiondo kiroldegiak –estalkian nahiz barruko aldean- jasandako kalteak ia 130.000 eurotan baloratu ditu UKEk, kopuru horretatik 110.000 aseguru-etxeak gain hartuko duelarik. Horrez gain, jada Institutua Gobernu zentralaren diru-laguntza jasotzeko eskaera bideratzen ari da, exekutibok urtarrila eta otsaileko haize denboraldiek eragindako kalteei aurre egiteko premiazko neurriak arautzen dituen Errege-dekretuari atxikiz.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira