Berbetan jardunaldiak aste honetan hasiko

17.03.14
Euskara

Euskararen egoeraren inguruan hausnarketa egitera bultzatzen gaituzten ''Berbetan'' jardunaldiak aste honetan ekingo diote Euskal Birusak elkarteak, hainbat elkarte eta ikastetxeren lankidetzaz prestatu duen egitarau oparoari.

  • Martxoaren 19ko asteazkenean Lobiano Kulturgunean, Lur Korta, ipuin kontalari eta aktoaren eskutik adierazpen tailerra izango dugu. Tailer hau gurasoentzako eta euren seme-alabentzako oso egokia da, euskara lantzeaz gain, disfrutatu eta euskararekin jolastu nahi baita. Tailerrak plaza mugatuak ditu eta izena aldez aurretik eman behar da 688 632 874 telefonora deituz.
  • Martxoaren 26an asteazkenean, berriz, gure hizkuntzaren historia eta gure historiaren hizkuntzan barneratzen lagunduko digun Mundua osatzen izeneko dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Dokumental honek Euskara jendea liburua du oinarri eta dokumentala gidatu duen Xamar egilea gurekin izango da. Emanaldiaren ostean berarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Arratsaldeko 19:00etan Lobiano Kulturgunean.
  • Apirilak 9an asteazkenean, Zuhaitz Gurrutxagak, ETB1eko Hizkamizka lehiaketaren aurkezleak, Alex Sardui Gatibu taldeko abeslaria elkarrizketatuko du. Tu Matxa txiki bat ere eskainiko dute. Arratsaldeko 19:00etan Lobianon.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko