Uraren benetako kostua ordaintzen al dugu?

22.03.14
Erakundea

“Putzua agortzen denean, uraren balioaz jabetzen gara”. Benjamin Flanklin

Guztiok dakigu ura gure bizitzarako ezinbestekoa dela eta urik edan ezean, egun gutxitan bizitza galduko genuelarik.

Historiak erakusten digunez gure planetan bizitzaren hasieratik bertatik ura oso garrantzitsua izan da. Aireaz ondoren, gizakiaren existentziarako elementurik behinena ura da.

Gizakion jarduera guztietan ura erabiltzen da: hirietan elikagaiak prestatzeko, garbitzeko, lorategi, parke nahiz kaleak ureztatzeko eta industriarako erabiltzen dugu.

Ura ez da musu-truk eman daitekeen ondasuna El agua no es un bien graciable

Beste leku askotan bezala, ura mugarik gabeko baliabidetzat hartzen dugu gure herrian, kalitatez eta beha adina gure esku beti izango duguna gure beharrei aurre egiteko. Baina uste hori ustela da.
Oraindik gogoa ditugu, ez baitira hainbeste urte atzerako kontuak, Ermuan ordu gutxi batzuk besterik izaten ez genituen egunak.

Gure herriak ura izan dezala ez da lan erraza ez eta merkea ere, kontsumitzen dugun ia guztia errekastoetan bildu behar dugulako. Ermuan ez dugu geroago erabili dezakegun ur eszedenteak gordetzeko azpiegituratik. Arro hidrografiko oso txikiaren eta ura jasotzeko gaitasun mugatua duenaren pentzutan gaude. Hori horrela, ura lortu, kontserbatu eta egokiro erabiltzea ezinbestekoa da gure hornidura bermatzeko.

Ura urria izan eta duen izugarrizko balioaz jabetu gara gaur egun, hori egokiro administratu, ez xahutu eta ingurumenari kalterik egin gabe eta etorkizunean erabiltzen jarraitzeko aukerak bermatzen ikasi behar dugularik, ondorengo belaunaldientzat planeta egokia utz diezaiegun.

“Uraren balioa”

Etxean jasotzen ditugun ur, estolderi edo zabor bilketaren bezalako zerbitzu publikoak gure bizi-kalitatea hobetzen laguntzen digute, horiei guztiei esker gure eguneroko jarduerak asko errazten baitira.

Baina zerbitzuok luzaroan edukitzea nahi badugu, horien jasangarritasuna eta egokitasuna bermatu behar ditugu gure baliabideak tentuz erabiliz, baliabide naturalen erabilera okerra edo horiek xahutzeko joerak baztertuz.

Zerbitzu publiko baten erabiltzaile garenean gure beharrak asetzeaz gain komunitatearekiko konpromisoa ere hartzen dugu, hain zuzen ere, zerbitzu hori eraginkorra eta ekonomikoki jasangarri izan eta urte asko irauteaz arduratzeko konpromisoaz.

Ondorioz, ura egokiro kudeatzeko ezinbesteko dugu ‘ura baloratzea’ eta, aurrera eginez, ur edangarriaren zerbitzuagatik jartzen ditugun prezioak hornidura horren kostuei erantzutea.

Ura neurrian erabiltzera bultzatzen duten tarifak

Ur politikaren eremuan eta horren harira, Europako legebiltzarraren eta Kontseiluaren urriaren 23ko 2000/60/CE Zuzentaraua dugu, non tarifak ura neurriz eta zentzuzko erabilera lortzekoak izan behar direnaren derrigortasuna ezartzen den.

Eta egia esateko, gure udalerrian ura neurriz kontsumitzeko eta baliabide horri eraginkortasunez etekina ateratzeko kulturarik ez dugu izan, ez baitugu oraintxe artean sustatu.

Oraintxe arte mantendu izan dugun ur tarifaren egiturak, ura intentsiboki kontsumitzera ez ezik hori alperrik galtzeko arduragabekeriaren barneko mezua ere bazuen, abonatu guztiok berdin ordaintzen genuelako -minimoa 26 m3ko minimoa bi hilean- baitzegoen, kopuru hori ordaintzen denok berdin-berdin ordainduz nahiz eta kontsumitu ez, etxe bakoitzeko benetakoari ez baikenuen kontutan hartzen. Eta are okerrago, ur gutxi erabiliz zuzen jokatzen zutenak eta familia handiak zigortzen zituen sistema horrek, pertsona bakarrarentzat ezarritako kopuru minimoa berdina baitzen.

Zeregin konplexua da uraren prezioa ezartzea, horretan zalantzarik ez. Tarifa ezartzeko sistema berriak sozialki ez justua izan den irizpidea zuzendu du, familia bakoitzaren kontsumoari erreparatu gabe ur zerbitzua izatearen kostua solidarioki hainbanatzearen iritzia alde batera utzi eta, ura arrazoiz, zentzuz eta erantzukizunez erabiltzearen aldeko joera bultzatu behar dugula agerian dagoelako.

Hori berori esaten du kontsumitzaileen eskubideen alde jarduten duen FACUAk, kontsumitzaileak akzioan izeneko gobernuz kanpoko erakundeak, urak duen prezioaren inguruan egin duen eta 2013ko abenduaren 4ko data daraman azterketan.

Ura eraginkortasunez eta arduraz erabil dadin, kontsumitu ala ez ur zerbitzua izanagatik etxebizitza guztientzako berdina den kuota finkoa ezarri dugu, batetik, behar edo nahi izaten dugunerako prest eta gure erabaki eta esku ura izango dugulako, finko hori denda, taberna eta industrientzat ezberdina izanik. Txorrota ireki eta ura izateko aukerak ordaindu behar ditugun egitura kostuak dakartza, horiei abonatuek modu berean aurre egin behar diegularik.

Besterik, aldagarri eta progresiboa den kuota ezarri dugu bakoitzaren benetako kontsumoan oinarritzen dena, bi hilean 7m3 kopurua gainditzen duenari zama handiago jarriz eta gehiago kobratuz.

Kontsumoen azterketak erakutsi digutenez, etxebizitzetako kontsumoen %33 hileko eta pertsonako 3 m3ren azpitik dagoela. Hori ikusita, kopurua igotzea eta bi hilerako 1m3 gehiago jartzea erabaki dugu, pertsonako eta hileko kupoa 7m3etan finkatuz.

Eta are gehiago, berdintasuna, aurrezkia eta xahutzea kontzeptuetan sakontzeko pertsona bakoitzean bizi diren pertsona kopurua ere kontutan hartuko da, Biztanleen Erroldan dauden datuetan oinarrituz, elkarrekin bizitzearen arrazoia edo famili unitate beraren zati diren ala ez erreparatu gabe.

Hortaz, etxebizitza batean erroldaturik dagoen pertsona bakarrak 7m3ko edukiko ditu preziorik baxuenean eta lau diren etxebizitzan 28 m3 izango dute, kuotaren hurrengo zatia eta gehiago ordaintzen hasi baino lehen.

Biztanle Erroldan egindako aldaketak –altak, bajak edo etxebizitza aldaketak- ur erroldan eragina izan dute ondorengo sei hilabetera luzatzen den lehen erreziboan.

2014an ura kostatzen da aurreko 2013an kostatzen zuen berbera

Uraren kostua bere horretan mantentzen da, iazko prezio berberean igoerarik gabe. Iaz lehen zatiko metro kubikoa 0,66 € zen, aurten eta orain, tramo horretako prezioa 0,66 €urotan mantentzen delarik.

Ezarritako kopuru minimotik gora kontsumitutako metro kubikoagatik iaz 1,05 € ordaintzen genuen eta, orain, kopuru minimotik gora kontsumitutako metro kubikoagatik prezioa 1,05 € da, berbera.

Laburbilduz, 2014an ez da uraren prezioa igo, KPIaren portzentajea ere ez baitzaio erantsi.

Tarifatze sistema berriarekin abonatu bakoitzak bere eskutan du kontsumitu behar duenaren erabakia eta, ondorioz, kontsumitu izandako kopuruagatik ordaintzeko prest egon eta hori gain hartzea, kontsumitzen ez duenagatik ezer ez duelarik ordaindu beharko.

Aurreko eredu eta sisteman, edozein arrazoi zela medio etxebizitza denbora luzez –bat, bi edo hiru hilabetez- hutsik zuen familiak derrigorrez ordaindu behar zituen 26m3koak, nahiz eta ez kontsumitu.

Sisteman berrian, familia horren zerbitzuaren kuota soilik ordainduko du eta, zentimoak bera ere ez, kontsumitzen ere erabiltzen ez duen kopuruagatik.

Argibide gehiagorako ikus

Uraren prezioaren inguruan FACUAk egindako azterketa, 2013ko abenduaren 4an kaleratutakoa.

Uraren Euskal Agentziak luzatutako txostena, ur hornidura eta estolderiagatiko zerbitzuen markoa arautzeko aurre lanetan erabili den laguntza teknikoari buruzkoa.

2000/60/CE Zuzentaraua, urriaren 23koa, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, zeinaren bidez ur politikan jarraitu beharreko jarduera komunitarioa ezartzen den.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena