Hizkuntza ikasteko hainbat material berri

25.03.14
Udal Liburutegia

Hizkuntzak ikasteko metodo eta material berriak erosi eta kontsulta errazteko asmotan erakusgarri jarri ditu udal liburutegiak, horrelako materialen erabiltzaile kopurua nahiz eskaria gero eta handiagoa dela aintzat hartuta.

Liburutegian dauden hizkuntza desberdinetako material gehienak maileguan eraman daitezke, hiztegiak eta erreferentziako obrak izan ezik. Gaur egun, Liburutegiko katalogoan 35.415 titulu daude, liburuak, aldizkariak, filmak dvd formatuan, CD-ROMak eta musikako CD-ak, besteak beste.

Hizkuntza bakoitzeko materiala
Hizkuntza Materiala
Gaztelania 22.058
Euskara 9.100
Elebidun (Euskara/gaztelania) 612
Gaztelania + beste hizkuntza 1.552
Ingelesa 1.504
Katalana/ gailegoa 200
Frantsesa 145
Arabiera 92
Alemaniera 62
Italiera 55
Urdua / Txinatarra / Errumaniera / Portugaldarra / Ukraniarra 35

Euskaraz eta gaztelaniazko materialak elkarren ondoan eta Liburutegiko apalategi berdinetan daude kokaturik; hizkuntzak ikasteko metodoak eta beste hizkuntzetan dauden material gehienak, berriz, sarreratik hurbil daude. Beste hizkuntzetako materialen bilduma (2.093 titulu) azkeneko 6 hilabeteetan %7,5a handitu egin da (158 titulu berri).

Umeentzat txoko berezi bat dago, non hizkuntza desberdinetan idatzitako ipuinak eta irudizko albumak dauden. Hemen ingelesezko eta arabiarrezko materialak dira ugarienak. Aldizkariak eta hizkuntza anitzeko hiztegiak ere badaude.

Ikus-entzunezkoak (filmak, dokumentalak, musika, etab), aldiz, elkarrekin daude, pertsona bakoitzak karatulan iragartzen diren hizkuntzen artean ikusi edo entzuteko interesatzen zaiona aukeratu dezake eta.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"