Erabiltzaile ordaintzen al ditugu ur-hornidura zerbitzuaren kostuak?

28.03.14
Erakundea

Uraren zikloaren kudeaketa zuzena bermatzeko, autofinantzaketa ahalbidetzeko eta edateko uraren hornikuntzako udal zerbitzua modernizatzeko ez da nahikoa kudeaketaren kostuak berreskuratzea soilik. Beti defendatu daiteke uraren prezio merkeagoa, zerbitzua behar bezala emateko egin beharreko inbertsioak kontutan hartzen ez badira. Gainera kostuen datu faltsuak eman daitezke sistemaren hondamen progresiboa eraginez eta epe ertainera berori mantentzea ezinezko bihurtuz.

Kostuen zati handi bat sistema mantentzeko inbertsiotan joaten da, eta hornikuntza- eta saneamendu-sareak modernizatzen. Estandarren arabera hornikuntza-sarearen %2 berritu behar da urtean, sarea behar bezala mantentzea nahi izanez gero behinik behin. Bestalde, hornikuntza sarea sektoretan banatuko duten sistemetan ere inbertitu behar da, ihesiak eta pitzadurengatiko galerak murriztuko dituzten balbula eta kontrol-sistemak ipintzen.

Gastuaren beste zati bat ihesi txikien kontrol eta konponketaren prebentzio-lanetarako da.

Beste inbertsio ildo beharrezko bat gero eta fidagarriago eta kontsumoen informazio gehiago ematen duten kontadoreak instalatzeko joera da, nahiz eta horien kostua handia den.

2014an etxebizitza edo lokaletan dauden kontadoreen %10a aldatzeko proiektu bati ekingo zaio, kontsumoen urrutiko irakurketa ahalbidetuko duen beharrezko teknologiarekin, enpresa hornitzaileko langileak irakurketa egitera joaten direnean etxean ez egotearen ondorio kaltegarriak gutxitzeko.

Ermuan diren 8.079 kontadoreetatik 6.251 (%77,4) etxe edo lokal barruetan daude, eta 1.828 bakarrik kanpoaldean.

Uraren kostua gure gain hartzea ez dugu gogoko

Jasangarritasun-aginduek eta araudi berrietara derrigorrez egokitu beharrak (europar zuzentarauak gure legeetan kokatu beharra, hala nola Uraren Esparrua, Giza Kontsumoko Urak, Hondakin Urak, Lurrazpiko Urak, Uholdeak eta abar…) eta gure baliabide hidrikoen gabeziak, bai kantitateari bai kalitateari dagokienean, azpiegituretan aldaketa handiak egitera eta berriak sortzera behartzen gaituzte, erabilitako urak baldintza egokietan ingurune naturalera berriro itzultzeko.

Iritzi publikoa uraren erabilera jasangarrira egin behar delako iritzian ados egon arren, ez da gauza bera gertatzen horrek suposatzen duen kostua onartzeko orduan.

Tarifak dira edateko uraren hornikuntza-zerbitzua arauen arabera, baldintza onenetan, emateak dakartzan kostuak berreskuratzeko bide bakarra, eta ondorioz, Ermuan beste leku batzuetan baino ahalegin ekonomiko handiagoa egin behar dugu zerbitzuaren kalitatea, kantitatea eta jasangarritasuna bermatzeko.

Erabiltzaileok Ermuan ordaintzen ditugun tarifak edateko uraren hornikuntza, estolderia eta saneamendu edo hondakin-uren arazketa zerbitzuaren kostuari hurbiltzen zaizkio.

Garapena jasangarria izateko, funtsezkoa da hiri, industri eta ingurumen eremuetan ura eraginkortasunez kudeatzea eta, halaxe bakarrik izango da posible ondorengo belaunaldiei bizitzeko mundu egokia eta ur-zerbitzu oinarrizkoak uztea, eta horixe da izan ere edateko uraren udal hornikuntza-zerbitzuaren helburua.

1,54€/m³ko da etxean erabiltzeko urak Espainian bataz beste duen prezioa

Hornikuntza eta saneamenduaren inguruan EINek egin duen 2011 urteari dagokion inkestaren arabera (argitaratutako azkena), etxean erabiltzeko uraren bataz besteko prezioa Espainian 1,54€/m³ko, eta horretatik 0,95€ ur-hornikuntzari dagozkio eta gainerako 0,59€ saneamenduari (estolderia eta hondakin-uren arazketari), BEZ sartu gabe.

Etxeko kontsumoa (etxeko gauzetarako, norbere burua garbitzeko, dutxatzeko ontziak garbitzeko, komunetik behera botatzeko, landareak ureztatzeko…) 142 litrokoa da bataz beste biztanle eta eguneko Espainian, eta horrek 20 zentimo-euro balio du, botilaratutako litro bat urek baino gutxiago.

Euskadin etxean erabiltzeko uraren bataz besteko prezioa 1,20€koa da m³ko

Inkesta beraren arabera, Euskadiko Autonomi Erkidegoan etxean erabiltzeko uraren bataz besteko prezioa 20€koa da m³ko, eta horretatik 0,62€ ur-hornikuntzari dagozkio eta gainerako 0,58€ saneamenduari (estolderia eta hondakin-uren arazketari) BEZ sartu gabe.

Etxeko bataz besteko kontsumoa Euskadin 117 litrokoa da biztanle eta eguneko.

Ermuan urak m³ko egun duen prezioa iazko berbera da

Ermuan etxean erabiltzeko uraren prezioa 1,17€koa da m³ko, eta horretatik 0,66 ur-hornikuntza-zerbitzuari dagozkio eta gainerako 0,51 saneamenduari (estolderia eta hondakin-uren arazketari), BEZ sartu gabe.

Etxeko kontsumoa Ermuan 99 litrokoa da batez beste biztanleko, eta uraren kostua m³ko 0,66 zentimo-eurokoa 7 m³ko lehen tartearen kasuan (bi hilabeteko) pertsonako eta 1,05€ tarte hori gainditzen den kasuetarako.

Aztertutako kasu guztietan ez da kontutan hartzen kuota finko legez ezarritako zenbatekoa, ezarri den udalerri ezberdinetan uraren azken prezioan duen eragina guztiz aldakorra delako kasu bakoitzean, eta aldatu egiten da etxebizitza bakoitzean bizi den pertsona kopuruaren arabera ere, horregatik zenbat eta pertsona gehiago bizi, kuota finkoaren prezioan duen eragina txikiagoa da, gutxienekotzat ezarri den kupoak hartzen duen metro kubiko kopuru handiagoarekin alderatzen delako.

Metro kubiko bat urekin 3 astetan dutxatu gaitezke egunero edo ontzi-garbigailua 50 aldiz ipini eta 20 aldiz labadora.

1,17€ko prezioan 1.000 litro edateko ur dauzkagu gure etxean eta, gainera, erabili eta gero, badakigu ur-ingurunera itzuliko direla, ingurumena errespetatuz.

EINen arabera, familia batek bere urteko aurrekontuaren %0,78 gastatzen du batez beste Espainian ura ordaintzen, telefonotan gastatzen duena, adibidez, %3 den bitartean, eta gauza bera gertatzen da elektrizitatearekin ere.

Ohiko kontsumoekin alderatuz, garagardo-kaña bategatik 11 eguneko ur-kontsumoagatik beste ordaintzen dugu (7 m³ko kontsumo-eredua bihileko eta pertsonako, eta 1,20€ko batez besteko prezioa m³ko); alderaketa berarekin jarraitzeko egunkari batek 6,3 eguneko ur kontsumoak beste balio du, eta kafe batek zerbitzuaren 6,9 egunen baliokidea.

Informazio gehiago

Hornikuntza eta saneamenduaren inguruan EINek egin duen 2011 urteari dagokion inkesta.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena