Zaborra jasotzearen kostua barne du uraren fakturak
Zaborra guztioi dagokigun gai kezkagarria da eta gure erantzukizuna ez da bakarrik berori kalera ateratzera, gero eraman dezaten.
Naturaren baliabideak mugatuak dira, baina guk zabor gehiegi sortzen dugu eta ez dugu berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko gauzak eskaintzen diguten aukera aprobetxatzen Mentalizatu beharra daukagu! Ahalegin apur batekin denon artean asko egin dezakegu egoera hobetzeko.
Gure udalerrian hiri-hondakin solidoen eta birziklatu daitezkeen gauzen bilketa eta tratamenduaren zerbitzua Debabarreneko Mankomunitateak ematen du.
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku udalerriek osatzen dute eta bere eginkizunak hiri-hondakinak edo asimilagarriak biltzea, bideak garbitzea eta eskualdeko txakurtegia kudeatzea dira.
1999an paper eta kartoi, ontzi eta beiraren gaikako bilketa egiten hasi zen eta 1994tik hona lau garbigune kudeatzen dira, horietako bat Ermukoa.
Etxeko hondakinen bilketa
Biltzen diren hondakinak eskualdeko etxe guztietakoak ez-ezik, dendetakoak, ostalaritza-establezimenduetakoak eta bulegoetakoak ere badira. Gainera industrietan sortzen diren hondakin batzuk ere biltzen dira, hiri-hondakinei asimilagarriak direnak (bulegoen garbiketa, jantokiak eta abar).
Jarduera batek, bere izaerarengatik, bilketa edo tratamendu berezia behar duen hondakin-mota bat sortzen duenean (material sanitarioa, produktu kimikoak eta abar), eta berori etxeko hondakinei asimilagarria ez denez, dagokion jardueraren titularrak berak egin behar du bilketa.
Ermuan herritar interesdunok aukera izan genuen ekimen horretan izena emateko eta gaikako birziklapena areagotzen laguntzeko. Halaxe egiten dugu plastikozko ontzi, paper eta kartoi eta beirarekin, eta 2013ko azarotik aurrera hondakin organikoekin ere bai kasu honetan.
Izena eman dugunok kit bat jaso dugu etxean doan, ontzi marroi txiki bat, poltsa biodegradagarria (plastikozko poltsa normalak ez baitute balio), informazio-orritxo bat eta kalean dagoen edukiontzi marroia irekitzeko giltza berezi bat biltzen dituena Beti itxita dagoen edukiontzi bat izanik, behar den informazioa eman behar zaio zerbitzuaren erabiltzaileari, zaborra nola bereizi eta giltza berezia nola erabili jakin dezan.
Hori horrela, familiok noiznahi utzi ahal izango ditugu gure etxean sortutako bio hondakinak ontzi marroian, bakoitzaren behar eta gogoaren arabera, ordutegi jakin batera edo beste ezertara mugatuta egon gabe. Ez da edukiontzia marroia erabiltzeko ordutegi zehatzik ezarri, ez eta gomendatu ere, beste edukiontzi batzuen funtzionamenduarekin ez bezala.
Zenbait kalkuluren arabera, etxe bakoitzean sortzen den zaborraren %43 inguru organikoa da, beraz, behar bezala bereizi, poltsa biodegradagarrietan sartu eta edukiontzi marroietan bota ezkero, ongarri edo konpost bihur daiteke. Zehatz-mehatz, landare-jatorriko hondakinak dira (frutak, barazkiak, lekaleak, ortuariak, pastak, landareak eta abar), animalia-jatorrikoak (haragia, arrautza, arraina, itsaskiak eta horien azalak edo hezurrak) eta sukaldeko papera, paperezko serbilletak eta musuzapiak, arrautza-ontziak, kafe-iragazkiak ogi eta opil hondakinak eta kortxo naturalak eta txotxak.
Edukiontzi marroiaren erabilerak zabor-bilketaren kostua murrizten laguntzen du
Debabarreneko Mankomunitateak Ermuko etxeetako hondakinen bilketaren inguruan egindako urteko txostenean, etxeko zaborren bolumena jaitsi egin dela ikusten da, eta hori beira, kartoia eta ontzien birziklatzea sustatzeko egin den lanari esker gertatu da; horregatik huts egiteko beldurrik gabe esan dezakegu Ermuarrok gero eta gehiago ohartzen garela hondakinak bereiztearen garrantziaz.
Kopuruak guztiz positiboak dira, joan den urtean adibidez 4.573.780 etxeko zabor tona bildu ziren eta duela bi urtealdi, berriz, 4.727.758, horrek %3,2ko jaitsiera suposatzen duelarik (153.978 tona gutxiago), hiri-hondakinen bilketaren ratioa 0,77 kilotan hobetuz biztanle eta eguneko.
Beira eta ontziei dagokienean, bai eta papera eta kartoiaren kasuan ere, gero eta gehiago birziklatzen da.
Garbigunera (Urtia poligono inguruan) ere gero eta jende gehiago joaten da zabor bilketa arruntaren zerbitzuak normalean jasotzen ez dituen hondakinak uztera, eta gero horiek sailkatu eta birziklatu egin daitezke. Garbigunearen ordutegia 9etatik 13etara eta 16etatik 18etara da astelehenetik ostiralera eta 9etatik 13etara larunbatetan.
Zabor kudeaketaren hobekuntza hauei guztiei esker zerbitzu honen kostua 2014an, Debabarreneko Mankomunitateari 2013an ordaindu zitzaiona baino gutxiago izango da eta kostuen murrizketa hori zaborraren ordainagirian islatzen zaie herritarrei, 2014an zerbitzua ez baita ezertxo ere igo, eta 26,05€ko prezioan mantentzen da bihileko.
Zabor bilketaren kostuetan aurrezteak mesede egingo die bio hondakinen bilketan parte hartzen duten pertsonei
Ermuan 2013ko abendura arte bosgarren edukiontziaren bitartez bio hondakinak edo etxeko hondakinak bereizteari atxiki zitzaizkion 2.623 pertsonek 2014ko lehen bihilekoko ordainagirian, zaborraren tasari dagokion tarifan, %10eko hobaria egin zaiela ikusi dute (-2,60 €).
Ordutik hona beste 1.183 pertsonak eman du izena 2014ko otsailaren 28 arte, eta bigarren bihilekoari dagokion ordainagirian aplikatuko zaie %10eko hobaria.
Martxoaren 17 arte 162 pertsona gehiagok eman du izena ekimen honetan parte hartzeko, eta hirugarren bihilekoan egingo zaie jada hobaria.
Eta horrela, bata bestearen ondotik, ekimen honekin bat egiten duten guztiek hobaria izango dute bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia erabiltzeko eskaera egin eta ondorengo bihilekoko ordainagirian.
Horretarako nahikoa da Abiapuntura joan eta bosgarren edukiontziaren ekimenarekin bat egiteko inprimakia eskatzea.
Gaur arte edukiontzi marroiaren ekimenari atxiki zaizkion 3.968 familiaren zenbateko osoa oso positiboa da, herriko etxeen %63,3 (6.270) delako, eta horrek aise gainditzen du Debabarreneko Mankomunitateak hasieran egin zuen aurreikuspena, zeinak lehen izen-emate aldian zerbitzuaren erabiltzaileen %20 eta 25 inguruk besterik ez zuela izena emango aurreratzen baitzuen.
¡Animatu zaitez eta parte har ezazu zuk ere! ¡Zain dezagun Ingurumena!
Informazioa gehiago nahi izanez gero:
Debabarreneko Mankomunitatearen estatutuak
Hondakin organikoei buruzko xehetasun hainbat
Ermua: Edukiontzi marroiaren berri
Zer bota behar dugun barrura eta zer ez
Zerikusia duten albisteak
- 2014/03/14: Uraren prezioa ez da igo. Eredua aldatu dugu gehien kontsumitzen duenak gehiago ordain dezan
- 2014/03/19: Edateko ur horniduraren udal zerbitzua
- 2014/03/22: Uraren benetako kostua ordaintzen al dugu?
- 2014/03/26: Ur abonatuen %51i faktura jaitsi die tarifa aplikatzeko modu berriak
- 2014/03/28: Totorika: aurten uragatik diru gehiago biltzen badugu, datorrenean kopuru berbera jaitsiko dugu
- 2014/03/28: Erabiltzaile ordaintzen al ditugu ur-hornidura zerbitzuaren kostuak?
- 2014/04/02: Ura eta elkartasuna: beharra duten pertsonekiko konpromiso soziala
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena