Ermuko aditz-taulak argitaratu ditu Badiharduguk Deba Ibarreko aditz-taulen Bildumaren baitan

28.04.14
Euskara

Badihardugu Euskara Elkarteak 2005. urtean jarri zuen martxan Deba Ibarreko herri bakoitzeko adizkiak jasotzen dituzten aditz-taulak osatu eta kaleratzeko proiektua. Ordutik hona urtero eskualdeko herriren bateko adizkirik erabilienak tauletan ipini eta liburuxka erabilgarri batean kaleratzen dira. 10 ale kaleratu dira orain arte, eta azkena, 11.a Ermuko aditz-taulak liburuxka izan da.

2013an Ermuko aditz-taulak prestatzen jardun zuten Badihardugu Elkarteko kideek, Fernando Aranberri filologo ermuarraren Ermua eta Eitzagako euskara lanean kaleratutako adizkiak oinarritzat hartuta. Eta 2014 hasieran ikusi du argia, azkenik, Ermuko aditz-taulak izeneko liburuxkak. 16 orriko liburuxka da eta 500 ale kaleratu dira guztira. Fernando Aranberriren sarrera darama eta ondorengo orrietan Ermuan gehien erabiltzen diren adizkiak jasotzen dira.

Lanaren aurkezpena maiatzaren 7an egingo da arratsaldeko 19:00tan, Ermuko Udal Liburutegian. Bertan Fernando Aranberri eta Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Elkarteko kidea) izango dira bertan.

Aurkezpenaren ostean, Ermuko Euskal Birusa Elkarteak liburuxka honen ale bana banatuko die elkarteko bazkideei; beraz, guztira 285 liburuxka inguru banatuko dira dohainik. Gainontzeko aleak Ermuan bertan  maiatzean ospatuko den liburu azokan egongo dira salgai, edo bestela, Euskal Birusarekin edo Badihardugu Elkartearekin harremanetan jarrita lortu ahal izango dira. Liburuxka Badihardugu Elkartearen webgunean edo www.ahotsak.com webguneko argitalpenen atalean ere eskuratu ahal izango da, pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko