Ermuko Udalak gardentasunean sakontzen jarraitzeko duen konpromisoa berretsi egin du
Work kafearen saioak amaiera jarri dio gaur goizean hasi ditugun Ermuko Toki-garapen Jardunaldien IX. edizioari. Udalbatzako idazkari José Antonio Fernándezek, sarrera egin du, udalak gardentasunaren atalean emandako urratsak laburbilduz. ‘Transparencia Internacional España’ izeneko Gobernuz kanpoko Erakundeak landutako metodologiari jarraiki, taldeak 2008an Udalen Gardentasun Indizea martxan jarri eta zabaldu zuen egituraren arabera, 2012ko irailean atal berezitu berria jarri genuen webgune honetan. Lan horrekin taldeak Espainiako udalek bereziki herriari eta oro har gizarteari informazioa hedatzeko dugun maila eta benetako gardentasunarena zenbatu nahi izan ditu. Irailean helburu hori lortzeko lanean jarri eta ibilbide bati hasiera eman genion, bidean aurrera goazelarik gaur egun gure jarduera eta kudeaketari buruzko datu kopurua handitzen segituz, gure buruarekiko eta herriarekiko hartu genuen konpromisoa betetze aldera.
Ordutik udal gardentasun atalean ditugun beste 14 adierazleetan informazioa erantsi dugu, Udalen Gardentasuna neurtzeko Adierazleek aurreikusitako 80tik jada 76 bete eta eskaintzen ditugularik luze eta zabal. Informazio horrekin udalean egiten ditugun gauza guztien inguruko informazioa herritarrei emateaz gain Udala bera ezagutzera ematen diegula uste dugu, jaso ditzaketen zerbitzuen berri emanez, erakundean egiten ekonomikoki egiten dugun kudeaketaren erradiografia zehatza eskaintzen baitugu: kontratu orokorrak, hirigintza alorrekoak, herri lanen atalekoak, eta beste hainbat modu zehatzean eskainiz. Jada, 2013. urtealdiko datuak ere oso-osorik eskaintzen ditugu aipatu atal eta adierazleetan.
Aurkezpenaren ondoren, kalitate alorreko teknikari eta lankideak, solasaldian moderatzaile lanak bete ditu, bildutakoek eztabaidatu eta hausnarketa egin beharreko hiru galdera zehatz mahai gainean jarriz. Hausnarketako ideiak ondoren partekatu eta ohol batean bildu dira. Hain zuzen ere, bertaratutakooi egin zaizkigun hiru galderak ondorengoak izan dira: zeintzuk dira gardentasunak izan behar dituen mugak?, ildo horretan aurrera jarraitzeko, zeintzuk dira aurrerantzean eman beharreko urratsak? Eta, amaitzeko, zeintzuk neurri hartu behar ditugu erakundean langile nahi politikarien jokaera etikoari bide emateko?
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena