Esku-hartze eredu berriak: egokitzapenak etxebizitzetan eta Toki Unitate Sozial eta Sanitarioaren proiektua

06.05.14
Ekonomi Sustapena

Egitarauan jasotakoari jarraiki, goizak aurrera egin du atsedenaldi eta kafea hartu eta gero. Goizeko bigarren zatian hausnarketara eramateko hainbat eduki eta proiekturen berri izatera dedikatu diogu. Horien artean ondorengo gaiak izan dira; inguru hurbilenean esku-hartzeko eredu berriak: etxebizitzan eta horren egokitzapenean, baliabide sozial eta asistentzialak birplanteatzera eta Toki Unitate Sozial eta Sanitarioaren proiektua aurkeztera eta, azkenik, osasuna eta kirolaren harremana aztertu eta, Mugi nahiz ActiveUrbes izeneko proiektuen berri jasotzera.

Etxebizitzaz Silvia Urra Uriarte mintzatu zaigu, Teknalia taldeko arkitektoa, jasangarrien atalekoa, zeinak azken urteetan, eraikuntzaren barneko I+G proiektuetan jardun duen, biztanleriaren zahartzaroa eta horrekin eskutik doazen irisgarritasuna eta diseinu unibertsalaren atalak, besteak beste, jorratuz.

Silviak etxebizitzak birgaitzeko esperientzia hainbat aurkeztu ditu, bertakoen eta inguruaren beharrei egokituaz, biztanleon bizi kalitatea hobetze aldera. Teknaliaren eta Eusko Jaurlaritzaren Etorgai programaren baitan finantzatutako ‘Housgai’ proiektuaz mintzatu da. Etxebizitzaren neurrirako eta pertsonalizatutako egokitzapena da, zahartzaro aktiboa sustatzeko asmoz, atentzio zerbitzu eredu berrien barne. Aurkeztu duen biagrren proiektua, Kubik izeneko irisgarritasun laborategia izan da, non pertsonen autonomia sustatzeko sistema eta ekipamenduak lantzen dituzten. Eta eraikitzeko sistema berriak probatu, energia eraginkortasuna, domotika sistemak eta materialekin entseguak eginez.

Jarraian Silvia Urra Uriarte arkitektak eskainitako hitzaldia (MP3 formatuan) eta txostena (PDF formatuan) eskaintzen ditugu.



Jarraian, bigarren eremuaren txanda iritsi da. Baliabide sozial eta asistentziala birplanteatzen dituena. Edadetuen Abeletxe Egoitzako zuzendari eta psikologoa den Rocio San Naciancenok aurkeztu du, Toki Unitate Sozial eta Sanitarioaren –USSL deritzan akronimoaren- proiektua.

Rociok aditzera eman digunez proiektua gaixotasun kronikoa, patologia ugari edo dependentzia duten pertsonak atenditzeko baliabidea izan eta hori abian jarri nahi du. Lehengo fasean bere bideragarritasuna aztertu da hiru ikuspuntu kontutan hartuz: bideragarritasun klinikoa, soziala eta ekonomikoa. Proiektuan adierazitako hipotesiak azal du eta baieztatu ondoren, bigarren faseari ekingo zaio, Osakidetzatik edo Gizarte Zerbitzuetatik bideratutako pazienteekin. Bigarren fase honi irailetik aurrera helduko zaio.

Baliabide hau gaur egungo testuinguru sozial, ekonomiko eta politika sozio sanitarioari erreparatu dio, gaixo kronikoak sanitarioki atenditzeko eredua aldatu beharra dugula adierazten duelako. Krisialdi ekonomikoaren eraginez, diru gutxiagorekin gehiago egin behar da. Hortaz, eredu berria funtzionatu dezakeela eta ekonomikoki, sozialki eta klinikoki baliagarria dela agerian jartzen da.

Jarraian, Ermuko zahar-egoitzaren zuzendariaren hitzaldia (MP3 formatuan) eta txostena (PDF formatuan) eskaintzen ditugu.



Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena