Sergio Serna etorkizuneko hiri aurreratuak enfoke bateratua izatearen aldeko

08.05.14
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen jardunaldien IX. edizioko egitarauaren azken aurreko egunari amaiera eman zaio Sergio Sernaren hitzaldiarekin. Serna Red Innpulso sareko idazkaritza teknikoaren arduraduna da, Ofyde-Enerlis taldeko merkatu zuzendaria. Ondoren, mahai inguru eta bertaratutakoen eskari-galderak izan dira. Innpulso sarea Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak Zientzia hiria saria emandako 51 herrik osatzen dute, arazo komunen inguruan elkarlanean konponbideak bilatu eta konpartitzeko. Ermua herri horien artean dago eta sareko kide da. Hiruen berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko apustua da.

Serna www.libroblancosmartcities.com izenburuko liburuaren egileetako bat da; Enpresen sorrera eta zuzendaritzan diplomatura dago, Microeconomics of Competitiveness (MOC) ikastaroa egin du Deusto eta Harvard unibertsitateetan. Hamar urteko eskarmentua du Lurralde Jasangarrien Garapen eta Enpresa lehiakortasunean. Grupo Ofyden merkatu zuzendaria da eta lurralde lehiakorrak garatzen liderrak direnez gero udaleriak kudeatzen dituzten arduradunei zuzendutako hainbat ideia adierazi ditu, eredu berri eraginkor eta jasangarrira jausi egiteko beharra aintzat har ditzaten. Hori bai, eredua eraikitzeko udalerri bakoitzaren kasuistika eta berezitasunei egokituz gero.

Hitzaldian Sergiok hiriaren eredu berriak behar dituen osagaiak aipatu ditu: ekoizpen eredua aldatzea (I+G+b), heziketa eredua indartu beharra eta ekonomikoki garatzeko jarduerak gauzatu beharra administrazio, enpresa eta herritarren artean mintzatu eta hitz eginez. Horrela eginez gero, diseinu eta aplikazioen hobekuntza ekarriko digula erantsi du. Eta hortik abiatuta lurraldearen eredu berrirako jausia egin ahal izango da. Lurralde adimentsura, non elkarrizketa oinarri izango den, berrikuntza eta hobekuntzarako, teknologia hobeki erabili ditzagun, horrek bizi kalitate gehiago emango baitu. Laburbilduz, lurralde adiskidetsua, jasangarria eta lehiakorra lortuko dugularik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena