Bizkaiko Jabekuntza Eskolen sareak Ermuan diseinaturiko logoa edukiko du
Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen sareak Ermuan diseinaturiko logoa edukiko du, hain zuzen ere Lorea Perosanz Amesti bizilagunarena. Loreak logo aukeratzeko lehiaketara aurkeztu eta hori irabazi duenez, 600 euro eskudirutan jasoko du sari moduan. Bere proposamenak emakume eta feminismoaren ikurra oinarri hartzen eta horren moldaketa berritzailea agertzen du, Jabekuntza Eskola sarearen balore eta nortasuna ordezkatu eta identifikatuz aski ondo. Autoreak lanari "Emakume Sarea" izena jarri dio.
Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen sareak - Basauri, Getxo, Ondarroa, eta Ermuak-osatzen dute eta logo berri aukeratzeko lehiaketa deitu zuten orain aste batzuk. Lehiaketara guztira 80 lan baino gehiago aurkeztu direnez, parte hartze handia izan dela azpimarratu dute. Ermuko bulegora 15 lana iritsi dira, gehienak Durangaldeako herrietatik -Abadiño, Matiena, Durango, Berriz eta Ermutik-. Ermuan lau emakume artistek aurkeztu dituzte bost proposamen eta lan.
Lehiaketako epaimahaiak beste bi lani aipamen berezia ematea erabaki du. Ondarroatik iritsitako ‘Piztu’ eta Basauritik jasotako ‘Saretuz’ titulukoei, hain zuzen ere. Antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete parte hartzaile guztiei, izan ere partaidetza handia eta kalitatezkoa izan baita.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan