Hitzaldia: bizitza osasungarri baterako osagaiak

22.05.14
Kirolak

Udal honek bultzatzen eta Ermua Mugi! Izena duen Esperimentu Plan Sozio-sanitarioaren programaren baitan hitzaldia izango dugu gure herrian datorren astean. “Jarduera fisikoa eta elikadura osasuntsua: bizi-kalitate onerako osagaiak” titulupean. Hizlariak, Belén Justel eta Aurora Cid izango dira, lehen lizentziatua eta M.A.Blanco kiroldegiko monitore eta, bestea, nutrizio eta dietetikako diplomaduna. Biak bizi-ohitura osasungarriek dakartzaten onurak sakon ezagutzen dituzten pertsonenak izanik.

Hitzaldia maiatzaren 27ko asteartean eta 19:00etatik aurrera egingo da Lobiano Kulturguneko Auditoriumean. Sarrera doan eta librea izango da gehienezko edukiera eta pertsona kopurua bete artean. Egunerokoan ariketa fisikoa egiteak gizakion gorputzari dakarzkigunn onuren garrantziaz mintzatuko zaizkigu eta egunero kontutan hartu beharreko hainbat elikadurei buruzko jarraibideak emango dizkigute.

Informazio gehiago eta xehetasun guztiak UKEren webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira