Errotabarriko kadete neskek Bizkaiko Koparen finaleko partida jokatuko

27.05.14
Kirolak

Errotabarri Eskubaloia taldeko kadete neskek Bizkaiko Koparen finaleko partida jokatuko dute asteburu honetan. Ermuarrek aurrean Bilboko Matiko Kirolak San Adrián taldeko jokalariek edukiko dituzte. Partida larunbatean jokatuko da Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, goizeko 11etatik aurrera. Norgehiagoko interesgarria izango da, emaitza zabalik dagoelako eta bi taldeek irabazi dezaketelako, gauzatzeko gauza izaten diren jokoaren arabera. Ea ermuarrak partida ona egiteko gauza diren, sariaz amaiera emateko aurtengo denboraldiari.

Bi taldeek finalerako sailkatu dira bina talde mendean hartu eta gero, ligaxka jokatu eta joan etorriko partidak jokatu ostean. Errotabarrikoek sailkatzeko EB Basauri eta Etxebarriko Kukullagari gailendu zaizkie. Aldiz, San Adrianeko taldea Atletiko Basauri eta Barakaldoko Zuaziori irabazi diete.

Mikel Martin eibartarrak entrenatzen dituen neskak denboraldia loratzeko eta sari bat eskuratzeko aukera izango dute. Kanpaina intentsua izan da eta gorabeherak izan ditu, Alaitz Fernandez atezaina min hartu izana bezala, ebatu behar eta joka ezin izan duelako hilabete askotan. Horren ordez Maider Mochales gaztea izan da ate azpian azken boladan, zeina asko ikasten eta oso ondo jokatzen dagoen. Ea larunbatean guztiak elkarturik zer egiteko gauza diren.

Esperientzia oso positiboa Vigon, estatuko Txapelketaren sailkapen sektorean

Orain aste bete pasatxo Errotabarriko Eskubaloi Taldeko A Kadete neskek Kluben Arteko Estatuko Txapelketaren sailkapen sektorea jokatuko zuten Vigon (Galizian).Taldea ondo aritu da eta zapore ona utzi du, une oro aurpegia eman eta saiatu egin da, hirutik partida bat irabaziz, galdutakoetan gol diferentzia urria izanik. Lehen egunean etxeko A.D. Carballal (Vigo) taldearen aurka bost golengatik galdu zuten (31-26 emaitzaz). Bigarrenean, Leoneko Cleba mendean hartu zuten, gol bakar bategatik (26-27 bukatuz). Eta hirugarren eta azken egunean, Tenerifeko Zonzamas E.Taldearekin amore eman zuten nahiz eta atsedena baino lehenago aurretik izan markagailuan. Azkenean, ezin eta 26-30 amaitu zuten lehia. Partidak eten asko izan zituen.

Azken hori irabazi izan bazuten sailkatu egingo ziren, baina lortu ez zutenez laugarren amaitu zuten ermuarrek, hirugarrenekin puntuetan berdinduta. Eta atezain onenarentzako saria, Maider Mochales gaztearentzat. Nolanahi ere, esperientzia oso polita bizi izan dute, benetan borobila. Klubak asmatu egin du goitik behera, ostatua hartzean, otorduetan eta joan-etorrirako autobus enpresa eta gidariak kontratatzean. Autobusa familiakoek osatu zuten, bidai atsegingarria eginez. Joandako guztien artean giro bikaina izan eta biziki ondo pasatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da