Ego ibaira hondakin urak araztu gabe isurtzeaz utzi dio Ermuak
Ermua eta Eibarko herrien hondakin urak biltzeko kolektorea martxan jarri da eta horrek ahalbidetuko du Ermuan 15.000 biztanle-baliokideren hondakin-uren bidea jasotzea eta Deba bailarako kolektore orokorrera bideratzea. Ondoren Apraitzeko Hondakin Uren Araztailera (HUAra) araztu eta garbituak izan daitezen. Horren bidez, ekidin egingo da Ego ibaiaren egoera ekologikoan eragin handia izan duen orain arteko presioa. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik kolektorea aurkezten eta abian jarri izanaren berri eman du gaur goizean, Ermuko Alkate, Carlos Totorikaren, URA erakundeko gerente nagusiaren, Iñigo Ansolaren eta Gipuzkoako Ur Partzuergoko gerente, Jose Antonio Elosegiren aurrean, beste hainbat agintariekin batera.
Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak obra garrantzitsua dela esan du eta hori egin ahal izateko administrazio ezberdinen arteko lankidetza maila azpimarratu du bereziki, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa eta Bizkaiko Aldundiak, Ura eta Gipuzkoako Partzuergoa tarten izan eta parte hartu izan baitute. Irekiak bideoa grabatu eta bere webgunean utzi du eta guk hori uzten dizuegu jarraian, Oregik esandakoa laburbiltzen baitu.
Ermuko Carlos Totorika alkateak hondakin urak jaso, tratatu eta araztuak bueltatzeak duen garrantziaz bat etorri da Ego ibaia berreskuratu eta bere onera bueltatu ahal izateko, “kutsatuta izan dugulako gure jarduera industrial handiak -behar bezala kudeatu ez dena- eta etxebizitzetako saneamenduak tratatu ez izanaren ondorioz”. Alkatearen hitzak MP3 soinu artxiboan uzten dizuegu, gure Ivooxeko kanal korporatiboan.
Lana
Uraren Euskal Agentziak eraiki duen Eibar Ermua kolektorea lurralde horren saneamendua hobetzeko proiektu zabalago baten barruan dago. Helburua da hainbat kolektoreren bitartez Ermua, Mallabia eta Zaldibarreko hondakin-urak jaso eta bideratzea eta Eibarren Debabarrenako kolektoreekin batzea. Horretarako kolektoreak eraikiko dira garraiatu ahal izateko Ermua eta Mallabitik datozen hondakin-urak Goitondoko industrialde berritik eta Mallabiko herritik eta Eibarren aurreikusita dagoen lotunera bideratzeko.
Lehenengo fase honetan eraikitako kolektoreak luzeran 115 metro ditu, metro bateko diametroko hodiarekin eta 390m 1,2m diametroarekin.
Ermua eta Eibar kolektorearen eraikuntza 2013 urtearen bukaeran amaitu zen, baina hondakin-urak lotu ahal izateko beste bi mugarri bete behar ziren aurretik, dagoeneko beteak zeudenak.
- Alde batetik, Gipuzkoako Ur Partzuergoak kudeatu ahal izatea uraren ziklo osoa Ermuan — ur-hornidurarako sareen eta azpiegituren kudeaketa, goi- eta behe-saneamenduarena—, eta era berean Apraitzeko (Eibar) HUAren kudeatzailea.
- Beste alde batetik URAk burutzea lan osagarriak Ermuko hondakin-urak kolektore berriarekin bat egin ahal izateko, eta horrela lortu ahal izateko hondakin-urak lurraldeko sare orokorrera bideratzea. URAk lan horiek datozen hilabetetan amaituko ditu. Bien bitartean, behin behineko lotura bat jarri da aurreratu ahal izateko hondakin-uren HUArako bideraketa.
Kolektorea Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikita dagoen URA-Uraren Euskal Agentziak, eraiki du. Lan horien kostua, guztira, 1.415.994 € izanik.
Helburua
Hondakin uren kolektoreak 15.000 biztanle-baliokideren hondakin urak Apraitzeko HUA-ra bideratuko ditu eta batez besteko 50 litro segundoko isurketa tratatzea ahalbidetuko du. Gaur arte isurketa horrek eremu jendetsu bat igarotzen duen ibai baten urei eragiten zien.
Ego ibaira heltzen den kutsaduraren murrizketa epe laburrera argi nabaritu ahal izango da, uraren kalitateak berehalako hobekuntza izango baitu. Era berean, era mailakatuago batean ibaiaren ingurumenaren berreskuratuko da, komunitate biologikoak (ornogabeak, arrainak, etab.) bere esparrua berreskuratzen doazen heinean uraren kalitatearen ondorioz. Uraren Euskal Agentziaren ardura izango da, ur masen kalitatearen jarraipenerako sareen bitartez, uren bilakaera kontrolatzea eta emaitzen berri ematea eskumenak dituzten eragileei eta herritarrei.
Euskadiko erakunde elkarlanaren eta lankidetzaren isla
Euskadiko administrazioak eta arlo industrialak ahalegin handia egin dute azken urteetan hiri eta industriaren isurketek eragiten zuten presioak murrizteko. Ahalegin horren ondorioz gure ibai eta kostaldeak poliki-poliki hobetzen joatea lortzen ari gara.
Gogoratu beharra dago azken urteetan hiriko hondakin-urentzako hainbat araztegi funtzionatzen hasi direla Euskadin, eta horiei loturiko saneamendurako elementuak (kolektore, punpatzeak…) eta administrazioek inbertsio aldetik egindako ahalegina ere oso handia izan dela. Hala ere, hainbat ekintza oraindik bukatu gabe daude (gehienen eraikuntza hasia da, edo programaturik dago) 91/271/EEE Zuzentarauak hiriko hondakin-urak tratatzeko ezartzen dituen xehetasunekin erlazionatuak.
Neurri horiek 2015ko Saneamendu eta arazketa planean proposatu ziren, eta gaur egun EAEn indarrean dauden Plan Hidrologikoen Neurri Programetan barnean daude.
Neurri hauen ondorioz:
- Hondakin-uretarako araztegi berriak eraikiko dira.
- Kolektore sareak egin edota daudenak handituko dira hirigune berriak edo industriak arazketa sistemetara lotu ahal izateko, Ermuaren gaurko kasu honetan bezala.
- Gaur egun funtzionatzen ari diren arazketa sistemen hobekuntza bilatuko dugu, UEZ ezarritako ingurumen-kalitaterako helburu berrietara moldatze aldera; hirigune txikietan eman diren saneamendu eta arazketarako irtenbideen hobekuntza; eta, azkenik, euri-urak jasotzeko jarduerak.
- Beste alde batetik, hainbat ekintza aurrera eraman dira industriak sortutako kutsadura iturriak murrizteko. Industria arloaren parte-hartze horri esker abian jarri dira hainbat programa ekoizpen prozeduren eta arazketa industrialerako teknologien hobekuntza sustatzeko, kutsadura errotik murriztu ahal izateko.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne