Cupcake eta gailetak apaintzeko tailerra Haur liburutegian

09.06.14
Udal Liburutegia

Urtero bezala, Jardunaldi Gastronomikoak ez ditutzte umeak satén. Oraingoan Lobiano Gastronomia Elkarteak, Liburutegiarekin elkarlanean cupcake eta gailetak apaintzeko bi tailer antolatu ditu. Ekainaren 10ean eta 11an, astearte eta asteazkena, arratsaldeko 18:00etan izango dira Haur Liburutegian. 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago ekimen hau.

Tailerrak Sonia Lorente dinamizatuko Elkarteko kideen laguntzaz. Partaideek cupcake eta gailetak apainduko dituzte fondant (azukrezko orea) eta gurinezko kremaz eta koloratzaile jangarriak eta purpurinak erabiliz. Egindako lanak, errezetarioa eta gaiarei buruzko gomendio bibliografikoak emango zaizkie partaide guztiei.

Plaza mugatuak dira. Izenematea Liburutegian bertan, biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz edo 943179212 telefonora deituz.

Sonia Lorente (gozogile berritzailea)

Duela bi urte hasi zen bere zaletasun hau, langabezian geratu zenean. Gozogintza berritzaileari buruzko hainbat ikastaro egin ditu (tartak, cupcakeak eta modelatuak) eta eskariak hartzen ditu.

2013. urtean Ermuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatutako Gabonetako mahai erdikoen lehiaketa irabazi zuen. Bertan, fondant-ez apaintutako eta tamaina desberdinetako izar itxuradunez eta beste osatutako Gabonetako zuhaitza aurkeztu zuen. Bere Facebook ''La cesta de mis dulces'' orrialdean bere lan batzuk ikus daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat