Irakurtzen zain, Pediatria guneko irakurketa txokoan osasun zentroan

10.06.14
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak berritu egin du, orain 10 urte Osasun Zentroko Pediatria gunean haurrentzako jarri zuen irakurketa txokoa.

Irakurketa txokoak espazio honetan zain dauden umeei ehun liburu inguru erakusten duen armairu bat eskaintzen die. Aldizka, liburuak berraztertzen dira eta zaharrenak edo apurtuta daudenak xahutu, desagertutakoak bajan eman eta berriak gehitu. Liburu berri hauek batzuetan ermuarrek udal Liburutegiari dohaintzan ematen dizkioten liburuak izaten dira. Urtero konfirmatu ahal duzu irakurketa txoko honek harrera ona daukala umeen artean eta erabilera egokia egiten dutela, diote Liburutegitik.

Aurten 5 urtetik beherako umeen hazkuntzari buruzko informazio baliogarria eskaintzen duen gurasoentzako dokumentak eta ikusentzunezko baliabide gida praktikoa gehitu da. Gida hau Txatxilipurdi Elkarteak, Aretxabaletako Udal Liburutegiak eta Arrasateko udal Bibliotekak argitaratu dute. Bertan aipatzen diren materialak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean eskuragarri daude eta, ondorioz, Udal Liburutegitik baita ere.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"