Paella erraldoia: gozo eta solidarioa

11.06.14
Gizartea

Berrogeita hamar bat pertsona boluntario, arroza 100 kilotik gorako, 100 oilasko, 50 kilo barazki eta beste horrenbeste kilo arrain eta itsaski eta, azkenik, 250 litro salda guztia bustitzeko. Horiek izango dira Gastronomi Jardunaldien baitan ekainaren 14ko larunbatean prestatuko den paella erraldoiaren osagaiak. Paella horretatik 1000 plater banatuko dira, 4 eurotan bakoitza. Paellaren salmentatik biltzen den dirua krisialdiaren eraginez kinka larrian dauden familiei laguntzeko erabiliko da. Paella erraldoia; ekimena bihotz zabala eta, jakia prestatzeko ontzia, aparta: 3 metroko diametroa eta 250 kiloko pisu garbia baititu, osagaiak erantsi aurretik. Paella-ontzi berezi hori, Goierri gipuzkoarretik etorriko da, Ordiziako Altamira auzoan utziko baitugute.

Ekimenaren sustatzaile dira Lobiano Gastronomia elkarteko Jesús Portugal eta Titanic tabernako Jesús Rodríguez. Ekimenak lehen urteko lelo bera mantentzen du ‘Elkartzen gaituena’ da. Esan bezala, bere helburua krisialdiaren eraginez kinka larrian dauden hainbat familiei laguntzeko izango da bildutako dirua. Hainbat hilabete daramatzate lanean buruari eta egin beharrekoei bueltak ematen, herri osoan zabaldu nahi dutelako ideia.

4 euroko paella errazioaren barne daude ogia, ura edo ardoa eta kafea

Azken hilabeteko asteetan makina bat lan egin  dute merkatal marka hainbaten laguntza lortu eta horiek produktuak doan eman zezaten, ahalik eta diru gehiena lortzeko asmoz. Biltzen duten dirua udal Gizarte Ongizatearen eskuetan utziko dute, dituzten irizpideei jarraiki bana ditzaten. Hasierako asmoa asko handitu denez gero, laguntza jaso beharrean izan dira eta boluntario andana bildu dituzte, horiek herriko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartetik (EMOEtik) eta hainbat elkarte eta lagun taldeetatik jaso dituzte.

Ticketen aldez aurreko salmenta hasita dago eta horiek eros ditzakegu hainbat dendatan. Eta Gastronomi Jardunaldien barneko azokan, ekainaren 14ko goizean, Lobiano Elkarteak izango duen mahaian. Plater bakoitzeko 4 euro ordaindu beharko dira eta horren truke paella, ogia, ura edo ardoa eta kafe dastatzeko aukera izanen dugu. Paella arratsaldeko 3etatik aurrera zerbitzatuko da. Antolatzaileen mahaian ipiniko dituztela iragarri dute, jendea erosoago jaterik izan dezan.

Zero ilara egongo da eta ticketak jada salgai daude

Antolatzaileek ‘Zero lerroa’ deritzana jarriko dute, paella jatera etorri ezin duten guztiek helburuarekin bat egiterik izan dezaten. Zero lerroko ticket bakoitza euro 1 salduko dira.

Ekainaren 14an Orbe Kardinalaren plaza seguru usaiez, zaporez eta ermuar solidarioez beteko dela. ‘Elkartzen gaituenaren…’ adierazle izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du